Gabonetan kaleko segurtasun-plana indartuko dute
Irungo Udalak Segurtasun Plan Berezia abiaraziko du ostiral honetan, aurtengo Eguberrietako kanpaina oinarri hartuta.
Gabonetako segurtasun-planaren aurkezpena.Irungo Udala Irungo Udalak Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren artean koodinatutako segurtasun-plana aurkeztu du gabonetarako. Kalean poliziaren presentzia handituko dute jende masa gehien biltzen den eremuetan. Cristina Labordak herritarrei arduraz, gizalegez eta errespetuz jokatzeko dei egin die.
Datorren larunbatean, hilaren 29an, gabonetako argiak pizteko ekitaldia dela eta, erdiguneko hainbat kaletako trafikoa aldatuko dute, tartean, San Martzial kaleko eta Kolon pasealekuko zirkulazioa eten daiteke.

