"Emakume askok gaizki pasa zuten, garai ilunak ziren"
Franco diktadorea hil zenetik 50 urte pasa diren honetan, egun eta garai ilun hura bizitu zutenekin biltzen hasi da HITZA. Gaurko protagonista herrian aski ezaguna den emakume bat dugu, hamaika borrokatan aritutakoa: Maria Jesus Berrotaran.
Joan den hilaren 20an 50 urte bete ziren Francisco Franco diktadorea hil zenetik. Urteurren hau probestuz, eta garai hura eta bereziki egun hori bizitu zutenen bizipenak jasotzeko asmoz, elkarrizketa sorta abiatu du HITZAk. Gaurko protagonista Hondarribian aski ezaguna den emakume bat da: Maria Jesus Berrotaran Etxeberria.
Herriko lehen udaltzain emakumea izan zen, baita lehen emakumezko mezalaria ere. Alarde parekidearen aldeko borrokaren aitzindarietako bat izan zen, eta gazte gaztetatik hamaika borrokatan aritutakoa da. Egun, Emeki Emakume Elkartean aritzen da buru-belarri, berdintasunezko gizarte baten alde borrokan tinko. Ondorengo bideoan Berrotaranekin 1975eko azaroaren 20 hura eta ondorengo egun eta urteak nolakoak izan ziren ezagutzeko aukera.

