Bidasoa bizirikek ekintzaileei zuzendutako programazioa abian jarri du
Programazioak ekintzailetzan hasi berri direnei prestakuntza praktikoa eta laguntza eskaintzea du helburu.
Programazio berriaren aurkezpena.Bidasoa bizirik Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa biziriken bitartez, ekintzaileei laguntza emateko tailerrak eta prestakuntza-programen programazio berria abian jarri dute, 2025eko azken hiruhilekoan garatzen ari dena. Programazioarekin batera, APEIA programaren bitartez, ekintzailetza-sarea bultzatzen jarraitu nahi dute.
Programatutako jardueren artean hiru prestakuntza ibilbide hauek nabarmentzen dira. Ekin asteazkenean, merkataritza-kudeaketa hobetzeko saioak; Ekintzaileentzako ibilbide digitala, markaren posizionamendua hobetzeko tailerrak; eta, enpresa berrientzako ibilbide digital praktikoa produktibitate adimendunera eta prozesuen automatizaziora bideratua dagoena.
Proposamen hauek aparte, Sendotzen 25 eta Bidasoa Up Innovation! programa estrategikoetan izena emateko epea zabaldu da. Programa hauen bitartez tokiko enpresen hazkundea eta negozio-aukera berrien sorrera indartu nahi dute.
Nuria Alzagak, Bidasoa bizirikeko presidenteak, argi utzi du ekintzaileekiko duten konprimiso irmoa. “Trebatzeko, esperientziak partekatzeko eta proiektuak konfiantzaz eta laguntza profesionalez hazteko gunea izan nahi dugu”.
Gazteek ere hainbat proposamen izango dituzte gabonetan lantzeko. Izan Arrantzale Hondarribian programa abenduaren 29an eta 30ean egingo dute; eta, abenduaren 22an, 23an, 29an eta 30ean Techlrun programaren beste edizio bat antolatuko dute.

