'Urak darama. Bidasoako emakumeen memoriak' erakusketa aurkeztuko dute
Ainhoa Resano Meladok eta Miren Tirapu Goikoetxeak egindako ikerketa eta sorkuntza proiektua CBAn aurkeztuko dute bihar, 19:00etan.
'Urak darama. Bidasoako emakumeen memoria' erakusketa.Irungo Udala Urak darama. Bidasoako emakumeen memoriak izeneko proiektua aurkeztuko dute bihar, hilaren 27a, 19:00etan CBAn. Sarrera librea izango da, aretoa bete arte. Ainhoa Resano Melado argazkilari profesional eta artista bisualak eta Miren Tirapu Goikoetxea antropologo eta kultur kudeatzaileak egin dute, Ribera Bekaren barruan.
Erakusketa honek Irungo eta Hendaiako emakumeen bizipenak biltzen ditu; hain zuzen, etxeko argazki artxiboak, ahozko kontakizunak eta Bidasoako ibaiko erregistroak artikulatzen ditu.
Urak darama. Bidasoako emakumeen memoriak proiektua CBA Kultura eta Sorkuntza Zentroko KEOA aretoan ikusgai egongo da, 2026ko urtarrilaren 3ra arte.
Ribera Bekak binaka garatutako formatuak biltzen ditu. Arte ederren profil baten, eta ikerketarekin lotura handiagoa duen beste profil baten artean egin behar dituzte proiektuak. Beka honen helburua Bidasoa ibaiaren eta memoria historikoaren eta mugaren inguruko ikerketa proiektua garatzea da.

