Ostiralean Larreaundi-Olaberrian Euskararen Eguna ospatuko dute
Larreaundi-Olaberriako auzo elkarteak Euskararen Egunean egingo diren jarduerak aurkeztu ditu.
Euskararen eguneko egitaraua.Larreaundi-Olaberriako auzo elkartea Datorren astean izango den Euskararen Egunaren harira, Larreaundi-Olaberriako auzo elkarteak hainbat jarduera aurkeztu ditu ostiral honetarako, hilaren 28rako. Jarduerak Roberto eta Miguel plazatxoan egingo dituzte.
Festa 17:30ean hasiko da, eta hainbat orduz luzatuko da. Txontxongiloak, txokolatada, altxorraren bila, txistorra-potea eta Babarrunba taldearen kontzertu ibiltaria antolatu dituzte.
Jaia egun batekoa den arren, Eguzkitza Ikastetxeak abenduaren 3tik 18ra auzoko denda zein tabernen parte hartzearekin zozketa bat egingo du, Euskarak saria du lelopean.

