Gipuzkoar erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketa Nagusia, Hondarribian
Euskal dantza txapelketa herriko Itsas Etxeko Auditoriumean egingo dute datorren larunbatean, 18:00etan hasita.
Mattin Etxebeste oiartzuarra, iazko txapelduna.Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra Euskal Herriko VII Aurresku Txapelketa Nagusia, gipuzkoar erara, egingo dute datorren larunbatean, hilaren 29an. Txapelketa bosgarren urtez jarraian Hondarribian antolatuko dute, eta Itsas Etxeko Auditoriumean izango da, 18:00etan. Iazko edizioko txapelduna Mattin Etxebeste oiartzuarra izan zen, eta bere bigarren txapela eskuratu zuen, hain zuzen, 2022. eta. 2024. urtean garaile izan zen.
Aurtengo edizioan, hamabost parte hartzailek hiru dantza mota egin beharko dituzte. Aurkez aurke edo Desafioa dantzatu beharko dute ekitaldiari hasiera emateko. Hurrengo dantza Soinu zaharra dantza librea izango da. Librea izan arren, Betonio handia, Ehun dukat edo Graziana Gipuzkoako estrukturak bete beharko dituzte. Arratsaldea bukatzeko zortzikoa egin beharko dute aurreko bi dantzetan puntu gehien lortzen dituzten sei dantzariek.
Hauek izango dira aurtengo parte hartzaileak:
- 1. Onditz Esnaola Etxeberria, Lizartza
- 2. Amane Uranga Lopez, Tolosa
- 3. Amaia Azpeitia Osinalde, Legazpi
- 4. Lide Sarasola Tejeria, Zizurkil
- 5. Danel Castillo Arbona, Pasai Donibane
- 6. Garazi Zabaleta Pastor, Errenteria
- 7. Mikel Esnaola Lopez, Lezo
- 8. Ainhoa Guembe Jimeno, Errenteria
- 9. Jone Arretxe Unzue, Amasa-Villabona
- 10. Irati Olaizola Goñi, Legazpi
- 11. Ihintza Erauskin Lizarazu, Lezo
- 12. Ane Jaunarena Cereijo, Lezo
- 13. Eider Carballo Zabalo, Legazpi
- 14. Julen Lertxundi Martin, Asteasu
- 15. Irune Azpeitia Osinalde, Legazpi

