Bueltan da Be Veggie jaialdia hainbat berritasunekin
Euskadiko jaialdi beganoa Ficobara itzuliko da abenduaren 6tik 8ra bitarte.
Be Veggie jaialdiaren aurkezpena.Ficoba Abenduko zubia gorriz markatutako data izan ohi da beganoentzat, Ficoba barazkijaleen bilgune bihurtuko da. Abenduaren 6tik 8ra Be Veggie jaialdiak Ficobako barnealdeak janari usainez beteko ditu. Aurten ere dastatzeko eskaintza zabala izango dute bertaratutakoek. Antolatzaileen hitzetan, Be Veggie jaialdia ekitaldi bat baino askoz gehiago izatea nahi dute.
Aurtengo edizioa hiru oinarri izango ditu: jatea, ikastea eta ekitea. Ideietatik ekintzetara pasatzeko tailerrak antolatu dituzte eta zuzeneko musika entzuteko aukera izango dute. Ahaztu gabe urteroko leloa zein den: %100 begetal. Alegia, animalien eskubideen eta ingurumenaren aldeko aktibismoak garrantzi handia izango du egunotan.
Sukaldariak eta dibulgatzaileak ere jaialdian egongo dira, baita Euskal Herritik kanpo etorritako enpresak ere. Txokolatea, gaztak, ehunak edota kosmetikoak nola egiten dituzten azalduko dute hainbat hitzaldi zein tailerretan. Produktuak dastatzeaz gain, Espainiako V-Label sariak banatuko dira. Sari hauek sektore beganoan berrikuntzaren eta jasangarritasunaren enpresak saritzen dituzte.
Abenduaren 6an eta 7an 11:00etatik 20:00etara zabalik egongo da, abenduaren 8an berriz, 16:00etan ateak itxiko dituzte. Sarrera eta aparkatzeko parkina doakoak izango dira jaialdia iraun bitartean.

