Bidasoko hiru ertzak jorratu ditu M8 Asanblada Feministak
Hondarribian, Irunen eta Hendaian egin zituzten atzo elkarretaratzeak Bidasoko mugimendu feministek, M8 Asanbladaren egiturapean.
Martxoaren 8an eta Azaroaren 25ean Bidasoko mugimendu feminista elkartzeko egitura da M8 Asanblada. Bertan mugimenduko hainbat elkarte eta talde elkartzen dira, eta atzo hala izan zen. Hiru hitzordu izan zituzten: Hendaian tren geltoki parean 16:45ean, Hondarribian Martxoak 8 plazan 18:00etan eta azkenik, Irunen Zabaltza plazan 19:30ean. Eguraldiak ez zuen lagundu, baina halere hainbat emakume eta gizon bertaratu ziren.
Lelo nagusia Gora borroka feminista! izan zuten. Performance txiki bat egin zuten herri bakoitzean, non bertako militante feministek irakurketa bat irakurri zuten euskaraz, gazteleraz eta frantsesez. Indarkeria matxista gaitzetsi eta indarkeria matxistaren ondorioz sekula gehiago egongo ez direnak omendu zituzten.

