'Ver-nos' dokumentala proiektatuko dute ostegunean
Berdintasun Zerbitzuak eta Aldarte elkarteak antolatu dute saioa, eta ostegunean –hilak 27– izango da hitzordua, 18:00etan.
Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da gaur, eta egun horri tiraka Irunen zenbait jarduera antolatu ditu udaleko Berdintasun Zerbitzuak.
Jarduera horien artean dago ostegunean (hilak 27) Aldarte elkartearekin batera antolatu duten Ver-nos dokumentalaren proiekzioa. 18:00etan izango da hitzordua, Emakumeen Etxean.
Antolatzaileek azaldu dutenez, Ver-nos dokumentalak “aitzakia izan nahi du emakume eta pertsona ez bitar errefuxiatuekin topaketa eta elkarrizketa gune bat sustatzeko”.
Proiekzioaren ondotik, solasaldia egingo dute.

