2025/11/24

"Etorkizun hobe baterako bidaian" hildako pertsonak oroitu dituzte

Laugarrenez egin dute elkarretaratzea, eta dozenaka pertsona elkartu dira. 'Ibilbide seguruak eta harrera duina eskubidez' lelopean egin dute hitzordua.

Olinpiadak, berriro martxan

Hasi dira 2026ko Hondarribiko Olinpiadak. Lehen eguna larunbatean ospatu zuten, eta Berberiñak taldea izan zen garailea.

E29 lineak, 40.000 bidaiaritik gora bost hilabetean

Ekainaren 20an hasi zen martxan Hondarribia eta Irun, Donostiako ospitale nahiz Miramonekin lotzen dituen Lurraldebusen linea.

INDARKERIA MATXISTA

A25aren atarian adierazpen instituzionala argitaratu du Irungo Udalak

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da bihar –hilak 25–, eta adierazpen instituzionalean zenbait konpromiso adierazi ditu udalak.

Independentziara Eguna antolatu du Irungo Ernaik abenduaren 6rako

Eguna eskualdeko gazte independentisten topaleku izatea nahi dute, "jaiegun inposatuei" eta bestelakoei antolakuntza bidez aurre egiteko.

Samina Agustin Ugarte hil delako

Behar Bidasoa gobernuz kanpoko erakundearen sortzaile izan zen, besteak beste, eta bere bizitzaren oinarri izan zuen beharra dutenak laguntzea.

Gehiago