Kolon pasealekuan eta Nafarroa hiribidean bizikleta errei bat jartzeko azterketa egingo dute
Hiri jasangarriago baten alde egindako apustua da udalak egindakoa. 48.400 euroko gastua izango dute lanek.
Irungo Udalak Nafarroa hiribidean eta Kolon pasealekuan bizikleta errei bat jartzeko azterketa egingo du. Hiriko bidegorrien sarea zabaltzen jarraitzen dihardu udalak, eta erdigunean zein ondorio izango lukeen jaki nahi du.
2024ko uztailaren 19an udalbatzak Hiri Mugikortasun Jasangarriko Bigarren Plana 2024-2028 onartu zen, eta bertan datozen urteetan Irunek bizi kalitatea, mugikortasun jasangarriagoa, oinezkoen eta bizikleten protagonismoa eta espazio publiko seguruagoa eta inklusiboagoa irabazteko apustua egin zuten.
“Mugikortasun jasangarria, txirrindulariena zehazki, etorkizuneko Irun eraiki nahi den ardatzetako bat da, eta horregatik, barne-azpiegituraren hobekuntzaren bidez, Hiri Mugikortasun Jasangarriko Planean agertzen dira bizikleta-sarea sendotu eta hobetzearekin lotutako jarduerak. Horien artean, Nafarroa hiribidea – Kolon ibilbidea – Hondarribia kalea, bizikleta-sarea artikulatzeko eta hiriko helmuga askotarako sarbidea”, adierazi du udala, ohar bidez,
Lanak egiteko 48.400 euroko aurrekontua ezarriko dute.

