Gora egiteko aukera polita du Zaisa Txingudik
Larunbatean etxean jokatuko dute, Uni Bilbo C taldearen aurka. Bilbotarrak azken aurreko postuan daude, eta etxekoak laugarren doaz.
Zaisa Txingudi errugbi taldeak larunbatean jokatuko du asteburuko partida. Euskal Ligaren bosgarren jardunaldia izango da, eta ligan gora begira jartzeko aukera paregabea izango dute. Uni Bilbo C taldearen aurka jokatuko dute. Bilbotarrak azken aurreko postuan daude ligan, eta Txingudikoak laugarren, hamar puntu eskuratuta. Bi taldeen arteko azkeneko partidak bilbotarren alde amaitu zuten, 26-45 Plaiaundin eta 65-31 Bilbon.
Iñigo Camarerok eta Marco Duffrechek hainbat lesio dituzte talde barnean, eta beraz, ohi baino jokalari gutxiagorekin kontatuko dute larunbatean. Horrez gain, beste aldaketa bat izango da klubean. Leire Muñoz Cao, orain arte senior taldean lanean aritu dena, sub16 taldearen entrenatzaile berria izango da. Horrez gain, klubak adierazi du emakumezkoen sub 17 selekzioan teknikari lanetan arituko dela.
Hondarribiko zuen kirol taldeen partiden berri emateko, idatzi hondarribia@hitza.eus helbidera, eta Irunekoak irun@hitza.eus -era.

