Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Autonomoek ere badaukate Gabonetako bazkaria

Gabon Topa egingo dute hirugarrenez abenduaren 19an, Bidasoko autonomoak elkartzeko.

Iazko Gabon Topa.
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia,Irun
2025/11/20

Gabonetan enpresetako bazkariak eta afariak ohikoak dira jada. Baina badira otordu horietaz disfrutatzeko aukera ez dutenak, seguru aski autonomoak direlako. Horregatik, hirugarren urtez, Gabon Topa, Bidasoko autonomoen Gabonetako topaketa egingo dute, abenduaren 19an. Bidasoko autonomoek elkartzeko, haien bizipen profesionalez hitz egiteko eta bazkaltzeko aukera paregabea dute.

Antolatzaileek argi dute: Gabon Topa bazkari bat baino gehiago da. “Autonomo gisa partekatzen duguna ospatzeko modu bat da, urte osoko lanaren eta ahaleginaren ondoren. Elkarrekin gozatzeko, barre egiteko eta topa egiteko eguna da”. Haien ustez, autonomo moduan urtean zehar izandako esperientziak partekatzeko momentua da, eta denen artean ikasteko aukera aparta.

Poteoarekin hasiko dute eguna, 12:20ean, Hondarribiko Batzokian. Ondoren, 14:00etan, Pia Alkainek bisita gidatu bat eskainiko die bertaratutakoei. Hortik bazkaltzera joango dira segidan, Sugarri jatetxera. Postrearen ondoren, Gabonetako saskiak zozketatuko dituzte. Azkenik, aurten berritasun bat edukiko dute: DJa. Sugarri jatetxean bertan dantzaleku bat osatu eta bertan egongo dira autonomoak. 22:00etan kanapez osaturiko afaria izango dute, eta gauean parrandan jarraitu nahi duenak Itxaropena tabernako karaokea izango du eskuragarri.

Sarrerak Gabon Toparen atarian lor daitezke, 75 eurotan. “Ekitaldiaren prezioa 15 euro igo da aurten. Menuak gora egin du, ia sektore guztietan bezala, baina Gabon Toparen espirituari eutsi nahi izan diogu: egun osoko programa bat eskaini, ezustekorik gabe, dena barne. 75 euroren truke, esperientziak asko merezi du”, azaldu dute antolatzaileek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.