Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Irun bisitatu du L'Hospitalet de Llobregateko alkateak

Cristina Labordak eta David Quirósek mahai inguru batean hartuko dute parte, gaur, Tabakaleran. Eusko Jaurlaritzak antolatu du kongresua.

Leire Perlines Apalategi
Irun
2025/11/19

Atzo izan zen hiria bisitatzen David Quirós L’Hospitalet de Llobregateko alkatea. Cristina Laborda Irungo alkateak egin zion harrera, eta Irungo Udalak “etxebizitza publikoa sustatzeko” duen eredua ezagutzeko egin du egonaldia hirian. Migel-Anakan izan zen Quirós, babes ofizialeko 887 etxebizitza eraikiko dituzten eremuan, alegia.

Labordarekin batera, bisita horretan izan ziren Sergio Javier Hiri Garapeneko ordezkaria, Jon Ugarte Hirigintza Diziplinako eta Etxebizitzako ordezkaria eta Idoia Yarza Irunviko zuzendaria.

Iragan ekainean jakinarazi zuen L’Hospitalet de Llobregateko alkateak Irunviren antzeko sozietate bat sortzeko asmoa zuela “parke publikoa handitzeko asmoz”, eta horregatik etorri da, besteak beste, Irunera. Labordarekin egindako bilera horretan, Irungoak azaldu dio Irun apirilaren amaiera aldetik etxebizitza merkatu tentsionatutako gunea dela, eta, hortaz, udalerria “jarduketa plan berezi baten esparruan” sartu dela “etxebizitza lortzeko zailtasunei aurre egiteko”.

Laborda: “Horrelako bisitek erakusten digute Irunen gauzak ondo egiten ari garela etxebizitzari dagokionez, eta gure tresna batzuk, hala nola Irunvi, erreferentzia direla beste erakunde batzuentzat. Bi hamarkada eta erdi hauetan, gure sozietate publikoa sendotu egin da erakunde gisa, eta hiriaren beharrei ederki egokitu zaie. Hasieran hirigintzako kudeaketaz arduratzen zen, etxebizitza publikoa merkaturatzeko eta, hortik abiatuta, lan gehiago hartu ditu bera gain, lurzoruaren sustapenari eta kudeaketari ekinik, baita higiezinen kudeaketari ere”.

Quirósek ere hartu du hitza agerraldian: “Irungo errealitatea ezagutzeko aprobetxatu dugu bisita, baita alkatearekin batera etxebizitza politika publikoaren aldeko apustu arrakastatsuaren eredu horren emaitzak ikusi eta, batez ere, konponbideak ematen dizkiela ikusteko”.

Irunvi Irungo Etxebizitzako Sozietate Publikoa da, eta 2000. urtean sortu zuten “hiriko etxebizitza publikoa sustatzeko”. Gaur gaurkoz, Irunvik zenbait lurzoru eta higiezinen garapena kudeatzen ditu. Diotenez, bakoitza dagokion izapidetze fasean dago, eta datozen hiru urteetan babes publikoko beste 1.000 etxebizitza eraikitzen hasteko aukera emango dute, hala nola, San Migel Anakan, Mendipen, Korrokoitz eta Lastola eremuetan edota Larreaundi, Emigrazioa eta Lucas de Berroa 18 eraikinetan.

Horretaz gain, jakinarazi dute aipatutako bi alkateak House Action kongresuaren barruan antolatutako Hiriburuen eragina beren eremu metropolitanoan kongresuan hartuko dutela parte. Horiez gain, hitzordu horretan Candelaria Testa Alcorconeko alkatea, Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea eta Amaia del Campo Barakaldoko alkatea ariko dira. Azahara Dominguez Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Lurraldearen Antolamenduko foru diputatuak dinamizatuko du hitzordua. Gaur izango da mahai ingurua, Tabakaleran. Kongresu hori Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak antolatzen du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.