'Euskara, harrera hizkuntza?' hitzaldia emango du Jon Maia Soriak
Euskararen egunaren harira antolatu dute hitzordua Antxeta Irratiak eta Pausu mediak. Hilaren 27an izango da, Oiasso museoan, 18:00etan.
Euskararen egunaren harira, Jon Maia Soriak Euskara, harrera hizkuntza? hitzaldia emango du Irungo Oiasso museoan.
Antxeta Irratiak eta Pausu mendiak antolatu dute hitzordua udalaren laguntzarekin.
Saioa hilaren 27an (osteguna) izango da, 18:00etan.

