El Salvadorko borroka feministaren ahotsak izango dira gaur Kultur Etxean
Film labur bat igorriko dute, El Salvadorko mugimendu feministaren ingurukoa, eta ondoren, hartaz mintzatuko dira, solasaldi moduan.
Gaur, Azaroaren 25eko programazioaren harira, Kultur Etxean solasaldi bat eskainiko dute El Salvadorko hainbat emakumek. Lehenengo, film labur bat aurkeztuko dute, haiek egindakoa, eta ondoren, ikusitakoaz mintzatuko dute, bertaratutakoekin batera. Ekitaldiaren oinarriak feminismoa eta haren alde egindako borrokak izango dira, kasu honetan, El Salvadorko testuinguruan. 19:00etan hasiko da proiekzioa, Hemen bai, borroka egiten da lelopean.
Ikaika Mediak eginiko film laburrak El Salvadorko borroka feministak jorratzen ditu, bertako protagonistekin mintzatuz. Borroka, aldarrikapena eta memoria uztartzen ditu ikus entzunezkoak. Ondoren, solasaldiari emango diote hasiera. Euskal Herri osotik arituko dira hurrengo asteetan, hainbat hitzordurekin.

