Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

2,5 hektareatan handitu dute Jaizubiko padura

Berreskuratze lanak egin ditu aldundiak, bertako flora eta fauna areagotzeko eta uholde arriskua txikiarazteko xedearekin.

Enparan eta Mendoza, Aitor Lekuona eta Xabier Arrutirekin batera.
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2025/11/17

Amaitutzat eman ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak Jaizubiko paduratan egindako handiagotzea. Duela 30 urte inguru hasi ziren Jaizubia errekaren alboko padurak berreskuratzen, eta hasieran lan handia egin ondoren, 25 urtez geldituta egon da proiektua. Azkenean, aurten, beste eremu bat hartu eta paduraren barnean sartu dute, Beko Errota jatetxearen alboan dagoena. Aurreko ostiralean eman zuten albistearen berri Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Igor Enparan alkateak. 

Mendozak azaldu zuenez, bi helburu nagusi izan ditu aldundiak azken esku hartzean: “Alde batetik, leheneratze lanak izan dira, lehenago bertan zegoena berreskuratzeko saiakera. Bestetik, lehenago bertan zeuden lur artifizialek mareak oztopatzen zituzten, eta horrek arazoak sor ditzake”. 2,5 hektareako eremua irabazi du itsasoak orain, eta hori aurrerapauso bat da instituzioen ustez, Mendelun eta Jaizubian daude uholde arazoak ikusita. 

780.000 euroko aurrekontu batekin hasi ziren lanak udaberrian, eta Mendozaren ustez helburuak “erabat” bete dira, eta gainera, haratago joan da proiektua: “Gure helburuak bete egin ditugu, eta gainera, naturalki, hainbat putzu sortu dira, horrela apo lasterkaria ere areagotuz”. Biodibertsitatearen aldeko borrokan oinarritu du aldundiak Jaizubiko paduran egindako berreskuratze lana, eta baita klima larrialdiarekin lotuta ere. “Hurrengo belaunaldiei begira, horrelako egitasmoak garatzea oso garrantzitsua da, haiek ere mundu berde batez goza dezaten”, azaldu du Mendozak.

Bertako flora eta fauna berreskuratzeko, lurra mugitu eta gizakiak sortutako lurrak eraitsi egin dituzte, hala nola, munak. Gainera, bertako landareak landatu dituzte, besteak beste tamarindoak, intsusak, haritzak eta elorri zuriak. Jada, udazkenean, hainbat txori izan dira berreskuratutako eremuan, heian artean beltzaran arrunta eta mokozabal arrunta. “Zorte bat da hondarribiarrentzat horrelako leku bat gure herrian edukitzea, baina gure ardura da ere hori bera zaintzea”, azaldu du Enparanek. 

Aurrera begira

Hurrengo pausua San Pablo padura berreskuratzea eta garbitzea izango da. Egun, lezoi batek inguratuta ez du itsasoaren mareak uzten sartzen, soilik euriak eragindako gehiegizko ura drainatzeko sistema bat dauka. Horretarako, duela zenbait hilabete Natur kontserbaziorako LIFE hezeguneen programara aurkeztu zuten proiektua, eta onartu ondoren, 1,4 milioi euroko partida bat jasotzea espero du aldundiak. 

Erlazionatutako edukiaJaizubiako paduretako 2,5 hektarea berreskuratze bidean da aldundia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.