Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Indarkeria matxista desagerraraztea helburu

Egitarau zabala antolatu du udalak eragileekin elkarlanean Azaroaren 25aren harira.

Martxoak 8 Indarkeria matxistarekin amaitzeko aldarrikatuko dute beste behin ere ehunka herritarrek Hondarribian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Hondarribia
2025/11/15

Indarkeria matxistaren kontrako mezua zabaldu, hausnarketa sustatu, eta herritarrak sentsibilizatzea. Hori du helburu Hondarribiko Udalak herriko hainbat eragilerekin elkarlanean Azaroaren 25aren harira antolatu duen egitarauak, emakumeen kontrako indarkeria behin betiko desagerrarazteko. Antzerkia, dokumental emanaldia eta solasaldia, pala topaketa, kontzertua, elkarretaratzea, eta performancea izango dira egitarauaren barruan.

Me Too umorezko antzezlana antolatu dute bihar Mendeluko kirol gunean; toki aukeraketaren atzean, kultur ekitaldiak auzoetara zabaltzeko asmoa dagoela azaldu du udalak. Astelehenean brriz, hilak 17, egitarauko ekitaldirik bereziena egingo dute Kultur Etxean. izan ere, El Salvadorrreko emakumeen borroka eta erresistentzia lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek Hemen bai, borroka egiten da dokumentalaren emanaldiarekin. Bertan, indarkeria matxista eta sistema patriarkalari aurre egiteko lana jaso dute, “testigantza pertsonalak eta bizipen hunkigarriak uztartu dituzte, bertako emakumeek justizia sozialaren, berdintasunaren eta bizitza duinaren alde egiten ari diren borrokaren lekukotza zuzena eskainita”. Solasaldia izango da ondoren.

Hutsik egiten ez duen hitzorduak, Bixi Bixi emakumeen pala topaketa ere antolatu dute aurten. Jostaldin jokatuko dute hilaren 22an, larunbatarekin. Hurrengo egunean berriz, III. Emakumeak Korrika antolatu dute, baita Hondarribiko Emakumezkoen Xake Ttopara txapelketa ere.

Azaroaren 25erako, berriz Sare Morea Osatzen iniziatiba egingo dute Martxoak 8 Plazana 11:00etan, eta arratsaldez berriz, elkarretaratzea eta Performancea 18:00etan hasita. Horiek udalak eragileekin elkarlanean antolatutakoetako batzuk baino ez dira (egitarau osoa, beheko koadroan).

Azaroaren 25ak gizarteak duen erronka agerian jartzen du Igor Enparan alkatearen hitzetan, “ez du data sinboliko hutsa izan behar, emakumeen kontrako indarkeria desagerraraztea da erronka”. Horretarako, ezinbestekoa jo du alkateak erakunde eta herritarren arteko elkarlana, “konpromiso kolektiboa sustatzea”. Indarkeria matxista jendarte osoaren arazoa dela gaineratu du, “hortaz, guztion ardura da hura ezabatzea”. Udalaren “konpromiso sendoa” adierazi du Enparanek “berdintasunean oinarritutako gizarte baten alde”, eta elkarlanean ondutako egitarauak sentsibilizazioa, hausnarketa eta elkartasuna bultzatu nahi dituela erantsi du.

Jardueretan parte hartzekod eia egin du, “elkarrekin indarkeriarik gabeko Hondarribia eraikitzen jarrai dezagun”, eta gogora ekarri du laguntza eta arreta zerbitzuak 24 orduz eskuragarri daudela: Harriberri —sexu indarkeria kasuetarako— 900 84 01 88, eta SATEVI —informazio eta arreta zerbitzua— 900 84 01 11.

Egitaraua

  • Bihar, igandea: Me too umorezko antzerkia, Tessa Andonegi & Ainhoa Aierbe 12:00  Mendeluko kirol gunea (eguraldi txarra eginez gero, auzoko udal lokalean) Sarrera librea.
  • Hilak 17, astelehena: Hemen borroka egiten da (proiekzioa eta solasaldia) 17:00-20:00 Kultur Etxea. Sarrrera librea EU
  • Hilak 21, ostirala: Lohi gorria antzezlana, Itsas Etxean. 20:00.  Sarrerak, 3 euro (Klik hemen / Arma Plaza)
  • Hilak 22, larunbata: Bixi-bixi emakume pala topaketa 10:00-14:00 Jostaldin.
  • Hilak 23, igandea: III: Emakumeak korrika, Emekik antolatuta; Kontzertua: Musas y fusas más iguales y más libres 19:00. Kultur Etxean. Sarrera librea
  • Hilak 24, astelehena: Emakumezkoen Xake ttopara 18:00etan. Kasino Zaharrean.
  • Hilak 25, asteartea: Sare morea osatzen  11:00-13:00 Martxoak 8 plazan; Ekintza berezia: M8 Asanblada feministak deituta 17:30ean, Martxoak 8 plazan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.