Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Babes oldea Iratxe Sorzabali, "sinisten dizugu" pankartaren atzean

Iratxe Sorzabal euskal presoari babesa adierazi diote dozenaka lagunek gaur goizean. Irundarrak salaketa aurkeztu du torturatu zuten guardia zibilen kontrako auzia zabal dezaten eskatzeko.

Iratxeren Bidasoaldeko Lagunek deituta babes argazkia egin dute gaur Kabigorri ondoan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Hondarribia,Irun
2025/11/15

Iratxe guk ere sinisten dizugu: kontatu gurekin. Pankarta horren atzean bildu dira gaur dozenaka lagun Peña kaleko eskaileretan Iratxe Sorzabal euskal presoari babesa adierazteko. Irundarrak 2001. urtean torturatu zuten guardia zibilen kontrako auzia zabal dezatela eskatzeko salaketa aurkeztu du.

Joan den maiatzean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak absoluzioa agindu zuen Iratxe Sorzabalentzat, 1995ean, Irunen lehergailu bat jarri izanaren akusazioaren harira. Harago jo zuen, Espainiako justiziak aitortu zuen bere epaian, akusatuak «tratu gizagabeak» jaso zituela «bere atxiloaldian, 2001eko martxoan», Guardia Zibilaren esku. Giza Eskubideen Behatokiak, Egiari Zor-ek eta Sorzabalen abokatu Aiert Larrartek, neurriak hartzeko asmoa azaldu zuten, eta Sorzabalek, bera torturatu zutenen kontrako auzia zabaltzeko egin duen eskaera da bide horretan lehen urratsa.

Eremu askotatik jasotzen ari da babesa preso irundarra. Gaur bere jaioterrian egin dutena da horietako bat. 13:00etan iragarri moduan hartu dituzte Kabigorri pareko eskailerak Iratxeren Bidasoaldeko Lagunen deialdiari erantzunez bertaratu direnek. Argazkiaren aurretik bi adierazpen irakurri dituzte. Lehenik, hainbat eragilek Sorzabali babesa adierazteko atzo Iruñean egindako irakurraldia errepikatu dute Irunen; Euskal Herriko Bilgune Feministak, Euskal Herriko Gazte Feministek, indarkeria sexistaren aurkako Iruñeko emakumeen plataformak, Steilasek, LABek, ESK-k, ELAk, Torturatuen Sareak eta Egiari Zor-ek egin zuten agerraldia atzo. Eragile horiek salatu zuten gertatutakoa ukatzea eta salaketak desitxuratzea izan dela Espainiako zein Frantziako estatuek urteetan erabili duten estrategia, eta elkartasun eta babes osoa adierazi zioten Sorzabali.

Onartezintzat jo zuten torturak egiaztatuak izanik epaitegi penal batek torturatzaileak nortzuk izan diren jakiteko ikerketarik martxan ez jartzea, eta mahai gainean jarri, agerian, torturarena ez dela kontu isolatua izan, “argi dugu kontrol politiko eta patriarkalerako estrategia gisa torturatuak izan direla historikoki emakume eta kide ezkertiar independentistak”. Harago jo zuten: “Euskal emakume preso politikoek biolentzia bikoitza jasotzen dute oraindik ere, emakume izateagatik eta disidentzia politikoagatik”.

Argi esan zuten tortura emakumeen kontrako indarkeria matxistaren beste adierazpen bat dela, “urte luzez estatuek babestua”. Torturaren itzal luzea ere hizpide izan zuten eragileek, eta iraganeko mamua izatetik urruti, gaur egun ere torturaren ondorioak Euskal Herrian “aski nabariak” direla salatu zuten, “eta torturapean egindako deklarazioengatik jarraitzen dute oraindik espetxean hainbat euskal preso politikok. Tortura politiko sexualak jasan dituzten emakumeak eta horien egoerak aintzat hartu behar dira bakearen eta justiziaren aldeko borrokan”. Hori horrela, ezinbestekoa jo zuten mugimendu feministak auzia mahai gaineratzea, “memoria historiko kolektibo baten aldeko bidean, eta Euskal Herriaren eraikuntzan”. Baliabide eta baldintzak eskatu zituzten ondotik, torturak uzten dituen askotariko ondorioei aurre egin eta  osatze prozesuak ahalbidetzeko”.

Bukatzeko mezu zuzena: “Iratxe, guk sinisten dizugu”. Horrekin batera konpromisoa, irmoa, “lanean jarrituko dugu torturak jasan dituzten euskal emakume militanteen erreparazio osoaren alde. Justizia, memoria, aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak”.

“Kontatu gurekin”

Iratxeren Bidasoaldeko Lagunen adierazpena irakurri dute ondoren, bildutakoen aurrean. 2001. urtean guardia zibilen esku jasandako tratu txar eta torturak salatu zituenean sinistu ziotela ekarri dute gogora: “24 urte geroago, Espainiako Auzitegi Nazionalak frogatutzat eman du orduan salatutakoa, eta zuk, jakinda ere horrek nola astinduko dituen zure barrenak, ausart, indartsu, guzti hori berrikustea eskatu duzu”.

Orduan egin bezala, orain ere, “sinisten zaitugu” esan diote, eta torturaren gogorra eta basakeria jarri dute lehen lerroan gaur, berriro, “ez dugu ahazten, inola ere, torturen ondorioz argazkietan ikusi genuen erretako eta zanpatutako bizkar hura”.

Sorzabalek ondoan izango dituela eman dute hitz gainera, gaur bildu direnak, “azken urteetan bezala, gure elkartasuna eta maitasuna hor izango duzu, Soto del Real, Fresnes, Fleury Merogis, Reau, Estremera, Zaballa eta Martuteneko kartzeletan bahituta egon zaren momentuetan bezala. Kalean berriro ikusi arte, ondo ezagutzen duzun Moskuko txoko honetatik besarkada beroena, Iratxe”.

 

Erlazionatutako edukiaIratxe Sorzabalek bere tortura auzia berriro irekitzeko eskatu du«Kondena duen kasuan ez du eraginik absoluzioak»«Espainiako Auzitegi Nazionalak torturen aitortza egitea oso inportantea eta historikoa da»
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.