Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sutea piztu da goizean goiz Higer inguruan

Hogei bat etxebizitza eta kanpina hustu behar izan dituzte. Suhiltzaileek adierazi dute kontrolpean dutela egoera. Eider Mendozak adierazi du hirugarren mailako sutea izan dela.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2025/11/14

Sua piztu da Higer aldean, 06:00ak aldera. Inguruko bizilagunen ustez, linea elektrikoak eragindako txinparta batek sortu du sutea, eta haize bolada handiek zabaltzen lagundu dute. Halere, oraindik ez da bertsio ofizialik eman, sutearen zergatiak argitzeko. Hogei etxebizitza inguru hustu behar izan dituzte. suak zuen arriskua dela eta. Horrez gain, itsasargiaren alboan dagoen kanpineko jendea bertatik atera dute. Suhiltzaileek adierazi dute sua kontrolpean dutela, baina haizeteak itzaltze lanak zaildu egiten dituela.

Goizean egindako agerraldi batean suteaz mintzatu da Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusia. “5:55ean jaso dugu lehen abisua, eta hirugarren mailako sutea izan den arren, esan dezakegu orain kontrolpean dagoela. Pertsona askok hartu dute parte sutea itzaltzen, eta haiei eskerra ematea beharrezkoa da”. Mendozak adierazi du ez dela kalte pertsonalik izan, ezta zauriturik ere.

Egoera horren aurrean, Igor Enparan Hondarribiko alkateak agerraldia egin du, eta jakinarazi du mandu postuan egoteko aukera izan duela “lehen ordutik”. Gauzak horrela, baieztatu du sutea piztu bezain pronto kudeatu behar izan dela pertsonen segurtasuna bermatze aldera. Ehiza postuetako zozketa eremuan piztu dela sutea dio Enparanek, eta, hortaz, han zeuden pertsonak “modu seguruan” atera dituztela eremu horretatik. Are, gehitu du kanpin inguruko etxebizitza batzuetako pertsona batzuk ere atera behar izan dituztela.

Era berean, nabarmendu du sutea neurri batean “bideratuta eta kontrolatuta” dagoela, eta, orain, eremuaren hozte lanetan ari direla. Ildo horretatik, alkateak dio sutea “larria” izen dela, batik bat, pertsonak zeuden eremuan izan delako eta “oso azkar” zabaldu delako. Alabaina, azpimarratu du segurtasun alorreko hamaika langile buru belarri aritu direla lanean lehen ordutik eta “kristoren esfortzua”egin dutela sutea lehen bai lehen kontrolpean izateko. “Sutea neurri batean kontrolpean izateak egindako esfortzuari erantzuten dio”.

Bide horretan, Enparanek langileek egindako lanketa goraipatu du. Dio herritarrek euren etxeetara bueltatzeko aukera izango dutela goizean zehar, eta horrek adierazten duela “egoera bideratu dela nahiz eta haize bolada hauek irauten duen bitartean nolabaiteko larrialdi egoera hori indarrean egongo den eremua guztiz hozten den arte”.

Ondorioz, alkateak dio “alertan” mantenduko direla, eta langileak ere bertan egongo direla. “Espero dezagun gaur egunean zehar egoera kontrolpean izatetik sutea behin betikotzat itzalita deklaratuta izatea eta pertsonek inolako kalterik ez izatea”, amaitu du hitzartzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.