Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Anton Abadiak mundu modernoan utzitako ondarea

Aurten 100 urte betetzen dira Hondarribian Euskal Jaiak lehen aldiz egin zirenetik. Euskal kultura eta euskara sustatzea zuten xede, eta, orain, asmo berberarekin osatuko dituzte.

Lekuona eta Alonso, Basterretxeak egindako harrizko plakaren ondoan.
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2025/11/14

Zaila izan daiteke esaldi batean, eta are gehiago hitz batean, Anton Abadia deskribatzea. Geografoa, astronomoa, bidaiaria, esploratzailea, antropologoa, sendagilea, fisikoa, politikaria, numismatikaria, hizkuntzalaria… esan bezala, zerrenda luzea da. Dublinen jaio zen, ama irlandarra izanik eta aita euskalduna. Zortzi urterekin Ipar Euskal Herrira mugitu zen, eta urteak aurrera joan ahala, bere ogibide eta zaletasunen artean, euskal kulturaren sustapenarekiko interesa gehitu zen. Euskaltzalea izan zen Abadia, eta berak sortu zituen Lore Jokoak.

1851. urtean egin ziren lehen aldiz Lore Jokoak, Urruñan, Anton Abadiaren ekimenez. Hondarribian, 1883. urtean egin ziren estreinakoz, eta 1914an errepikatzekoak zirenean, Lehen Mundu Gerragatik eten ziren. Gerrak eragindako geldiunearen ondoren, Euskal Jaiak bezala ezagutu ziren. 1925. urtean Euskal Jaiak Hondarribian egin ziren, irailaren 3tik 13ra, herriko jaiekin batera. Inpaktu handia izan zuten herrian, eta harrezkeroztik, data horren urteurrenak ospatu izan ditu Hondarribiko Udalak. 1975ean 50. urteurrena izan zen, 2000. urtean 75.a eta aurten, 100 urte pasa direla, Euskal Jaiak antolatu ditu Hondarribiko Udalak.

Udaleko Euskara, Kultura eta Gazteria departamentuek elkarlanean sortutako programazioa da aurkeztu dutena. “1925ean Euskal Jaien xedea argia zen: euskarari plaza bat ematea. Orain, berdin jarraitzen dugu, nahiz eta behar maila ezberdina den”, azaldu du Garoa Lekuona Euskara zinegotziak. Arteari, literaturari, antzerkiari, musikari eta beste hainbat alorri haien lekua emango diete 2025eko Euskal Jaietan, beti ere Hondarribiko euskararen erabilerak hazteko behar duen laguntza egitasmoaren oinarria izanik.

Lekuonak azaldu du Abadiak Akitaniako Tolosatik ekarri zuela Lore Jokoak egiteko ideia. “Hasieran berak finantzatzen zituen Lore Jokoak. Bere ideia zen eta berak antolatzen zituen”, esan du Lekuonak. Abadia 1887. urtean hil zen, baina berak sortutako ideiak aurrera egin zuen, jada udaletxeen eta aldundiaren ekimenez. Literatur lehiaketak, bertsolaritza saioak, herri kirol txapelketak, herriko herritarren artean egindako sariketak, azienda erakusketak… festaz beteriko egunak ziren Euskal Jaiak.”Hasieran kirolez beteriko jaialdiak izaten ziren, baina, gutxinaka, Abadiak hainbat intelektual bildu eta kutsu kulturala eman zien ospakizunei”.

1925eko Hondarribiko Euskal Jaiak baino, 1975ekoak nabarmendu nahi izan ditu Ortzi Alonso Kultura zinegotziak. “50. urteurren hura oso potentea izan zen Hondarribian. Mercedes Iridoy zen garai hartako alkatea, eta Aldundiarekin batera egindako Euskal Jai horiek ikusgarritasun eta oihartzun handia izan zuten”, azaldu du Alonsok. Arteari garrantzi handia eman zitzaion urte hartan, eta horren adibide handi da Nestor Basterretxea eskultoreak izandako presentzian. “Urte hartan Basterretxeari eman zioten Euskal Jaien logoa egiteko ardura. Artista asko etorri ziren Hondarribira espresuki, zabalkunde handia izan zuelako egitasmoak”. Urte hartakoa da ere Bernabe Artiaren omenez gaur egun eliza atzeko begiratokian dagoen harrizko plaka, orain, udalak zaharberritu egin duena.

Abadia ezagutuz

Lekuonak adierazi du hainbat duda izan dituztela 100. urteurrena antolatzerakoan: “Urte ezberdinetako programazioak ikusita, konturatu nintzen garai hartako berdina egingo bagenu, orain irailak 11n egiten den Baserritar Eguna errepikatuko genukeela. Horregatik, beste bide batzuetatik joan gara, beti ere euskara izanik erdigunean”. Alonsok, horren harira, harreman estu bat ikusten du gaur egun oraindik Euskal Herriko udalerri askotako jaietan Baserritar egunaren moduko ospakizunak egitearen eta Anton Abadiak sortutako jaien artean. “Guk betidanik herriko jaietan ikusi dugun euskal kutsu hain handi hori Euskal Jaien edo Lore Jokoen oinordekoa izan daiteke, dudarik gabe. Jaietako egitarauak kulturan eta folklorean oinarritzen ditugu, eta hori normaltzat ematen dugu, baina hori nonbaitetik dator”.

Euskara departamendutik Abadia sakonean ezagutzeko saiakera egingo dute. Hiru ekintza egingo dituzte. Alde batetik, Anton Abadia Dublinetik Hendaiara antzezlana, jada ekoizten ez dena, birproduzitzeko apustua egingo dute. Azaroaren 28an izango da emanaldia, Itsas Etxea Auditoriumean. Antzezlanak Abadiaren bizitza kontatzen du, eta Anje Oregik antzeztuko du. Musika Xabier Zeberio, Mixel Ducau eta Alaia Phillips Ducau artisten ardura izango da, eta zuzendaritza artistikoa Patxo Telleriarena. “Askotan aipatu izan dugu Abadia, eta gainera, bere gaztelua hemen ondoan dugu, baina ondo pentsatuz, konturatzen gara ez dakigula ezer beraz”, esan du Lekuonak. Horregatik, gaztelura bisita gidatu bat egingo dute, baina jada ez da sarrerarik gelditzen. Azkenik, abenduaren 13an, Itsas Etxean egingo den Euskal Azokan, mahai inguru bat antolatu dute. Mahai inguru horretan Abadiaz hitz egingo da, Harkaitz Canoren eskutik, Iñigo Sagarzazu hondarribiarrak egindako ikerketaz mintzatuko da.

Mahai inguru horretan, beste protagonista handi bat izango da: Koldo Ortega. Aspalditik, Hondarribiko historiako hainbat kontakizun ikertu eta zabaldu ditu Ortegak, eta Euskal Jaiekin ere hala aritu da. Hondarribian izandako Euskal Jaiak ikertu eta haien berri eman du Ortegak azken urteetan. Abenduaren 13an mahai inguruan Lore Jokoen bilakaeraz arituko da.

Basterretxeak ere badu bere lekua

Kultura departamendutik beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte, baina Alonsok Basterretxea inplikatzen duena nabarmendu nahi izan du. “Azaroaren 12an Arma Plazan erakusketa bat irekiko dugu, Basterretxea eta haren lanak oinarri izango dituena. Iaz 100 urte egin ziren Basterretxea jaio zela, eta orain, Euskal Jaiak hemen ditugula, aukera paregabea iruditu zaigu hau egiteko”. Lehenagotik erakutsi ez diren hainbat pieza jarriko dituzte erakusketan, eta beste hainbat Gasteizko Artium museotik ekarriko dituzte. “Erakusketaren barnean Euskal Jaiak eta Hondarribia jorratzen dituzten obrekin sail bat gehitu dugu”.

Lekuonaren ustez, oso beharrezkoa da gaur egun Hondarribiko euskara erabilerari bultzada bat ematea, eta “horrelako proiektuek pixkanaka lagundu egiten dute”. Lekuona: “Hondarribian ez dugu kultur eskaintza areagotzeko erronka, gure erronka euskararen erabileran zehaztu behar dugu”. Horrez gain, belaunaldi berriengan ideia hori txertatzea ez da lan erraza zinegotzientzat. Baina horregatik, Euskal Jaien harira, haur, nerabe eta gazteentzat bideratutako egitasmoak burutuko dituzte. “Haur eta nerabeekin lan egiteko, eskolen bitartekaritza izango dugu. Euskararen egunaren harira, hainbat gauza prestatu dituzte herriko hiru eskolek”, adierazi du Lekuonak. Alonso aldiz, pozik agertu da gazteek interesa adierazi dutelako: “Gazteengana horrelako gauzekin iristea ez da erraza, baina Euskal Jaien barnean Olinpiadak sartu dira, eta euskara proba bat egingo dute abenduaren 13an”.

Abenduaren 17an amaituko dira 2025eko Hondarribiko Euskal Jaiak, Iñigo Muguruzaren omenean egindako ikuskizun batekin.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.