Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Korrokoitz eremuaren urbanizazio proiektua onartu dute

Erreka ondoan pasealekuak, berdeguneak eta parkeak eraikiko dituzte. Etxebizitzak 63 publikoak izango dira eta 250 libreak.

Cristina Laborda eta Sergio Javier.
Urko Iridoy Alzelai
Irun
2025/11/12

Korrokoitz eremua urbanizatzeko proiektua behin betiko onartu du Irungo Udalak. Hiriguneko eremurik “degradatuena” da gaur egun udalaren ustez, eta proiektuaren onarpenarekin aurrerapauso bat eman dute ingurunea “modernizatzearen” alde. 16.000 metro karratu baino gehiagoko antolamendua izango da, eta pasealekuak, parkeak eta etxebizitzak aurreikusten dituzte bertan. 63 etxebizitza publiko eta 250 bat etxebizitza libre eraikiko dituzte.

Atzo auzo bilera bat antolatu zuen udalak, inguruko bizilagunekin. Bertan aurkeztu zuten proiektua, 2009ko Alde Zaharra Birgaitzeko Plan Bereziaren harira egindako aldaketei jarraipena emango diona. Plan horren barnean Mosku plaza, Uranzu pilotalekua eta San Martzial kalea zaharberritu dira azken urteetan. Orain, baina, Korrokoitz eremuko proiektua ekimen pribatuko hirigintza garapena izango da. Osotasunean, espazio publikoen eta berdeguneen 7.560 metro karratu berri izango dira.

Hainbat elementu berritzaile aurkeztu dituzte proiektuaren barnean. Horien artean, etxebizitzak eta errekaren alboko pasealekua nabarmentzen dira. Kanalaren ubidea birnaturalizatu egingo dute, Artian egiten ari diren moduan. Erreka alboan, oinezkoentzako eta bizikletentzako pasealeku bat egingo dute, berdegunez osatuta. Gainera, parkeak ere izango dira, hiru zehazki. Bat haurrentzako izango da, beste bat zahartze aktiborako zirkuitua, eta azkena, kalistenia parke bat.

Proiektuaren barnean zortzi bizitegi partzela atonduko dira. Hiru etxebizitza publikoak eraikitzeko izango dira, 4.887 metro karratukoak guztira, eta beste bost etxebizitza libreentzat, 19.525 metro karraturekin. Eraikuntzarako, eremuan lehendik dauden eraikinak eraitsi beharko dituzte; baita ere baratzak, txabolak eta negutegiak. Eraikiko diren eraikinak Alde Zaharreko beste etxebizitzen estetikarekin bat egin beharko dute. Etxebizitzez gain, beheko solairuetan hirugarren sektorerako zuzendutako lokalak eraikiko dira, horrela, merkataritza bulebar bat sortuz.

Hiru faseko prozesua

Bizilagunekin batera aurkezpenean Cristina Laborda alkatea izan zen. “Korrokoitzek benetako iraultza urbanoa biziko du. Denboraren poderioz degradatutako eremu batetik, espazio erakargarri bihurtuko dugu, irundarrek hirian beren bizi-proiektua garatzen jarrai dezaten, bai eta herritar guztientzat ere. Helburu nagusia espazioa berreskuratzea da, familia berriek Alde Zaharraren bihotzari bizia eman diezaioten”, adierazi du alkateak.

24 hilabeteko epean egingo dela aurreikusten dute, 4,5 milioi euroko aurrekontuarekin. Lehenik, ur hornidurak saneatu beharko dituzte, kanalarekin lotura egiteko. Ondoren, hiru faseko urbanizazio prozesua egingo dute. Lehenik, lehendik dauden eraikinak eraitsi, Korrokoitz kale berria, pasealekuaren zati bat eta merkataritza bulebarraren zati bat egingo dute. Bigarrenik, bulebarraren eta erdiko berdeguneen jarraipenari ekingo diote. Azkenik, hirugarren fasean, kanal ondoko pasealekua amaitzea eta barruko kaleak urbanizatzea geratuko litzateke.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.