Bonolotoaren 156.166 euro, Irunera
Palmera-Monteroko estankoan zigilatutako txartel baten jabeak eraman du saria.
Ricardo Alberdi kalean dago Palmera Monteroko estankoa. Atzoko (hilak 10, astelehena) Bonolotoaren zozketak saria ekarri du Irunera, 156.166 eurokoa zehazki. Palmera-Monteroko estankoan zigilatutako txartel baten jabeak eraman du sari hori etxera. Bigarren kategoriako saria izan da (bost zenbaki eta osagarria asmatu zituen egileak); lehen kategoriako bi saridun izan ziren atzokoan (sei zenbaki asmatu).

