Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Musika bere osotasunean disfrutatu daitekeelako

Bosgarren aldiz egingo dute Amua jaialdia, jada "ezinbestekoa" bilakatu den egitasmoa Hondarribiko kultur eszenan. 40 film labur eta 20 bideoklip izango dira lehiaketetan.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2025/11/10

Ernesto Toledok sinestezintzat eman du Amua festibalak bere gainean daraman ibilbidea. “Pentsaezina zen 5. edizio batera iristea, baina hala da”, azaldu du Toledok, festibaleko zuzendariak. 2018an sortu zen Amua, eta esan bezala, bosgarren aldiz egingo dute aurten. Itsas Etxea Auditoriuma dute egoitza nagusi, eta bertan aurkeztu dute gaur egitasmoa. 

Ostegunean hasiko da jaialdia. “Aurreko urteetan bezala, hiru egun egingo ditugu, hiru bloke”, azaldu du Toledok. Ostegunean lehen labur metrailak proiektatuko dituzte, jaialdiaz gain, film labur eta bideoklip lehiaketa baita Amua. Lehen proiekzioak 19:00etan izango dira. Ondoren, Radio 3 irratiko El sotano de radio 3 programa zuzenean emitituko dute bertatik, Itsas Etxetik. “Aurten Radio 3-eko saioa Bloody Mary disko dendarekin batera egingo dugu, aurten haien 35. urteurrena da eta”. Azkenik, kontzertu batekin itxiko dute lehen eguna: The Excitements taldeak bere rhythm and blues doinuak eskainiko dituzte.

Ostiralean Ezezez talde bizkaitarra izango da eguneko protagonista. Goizean, kontzertu pedagogikoa emango dute, Eguzkilore eta Ama Guadalupekoa eskolentzat eskainia. Gauean, aldiz, kontzertua emango dute, betiko formatuan, 22:00etatik aurrera. “Arrakasta handia lortzen ari den taldea da Ezezez. Euskaraz kantatuz Berlinera, Parisera, Madrilera eta beste hainbat hiritara heldu dira”, azaldu du Toledok. Horren aurretik, film laburren bigarren proiekzioa egingo dute. 

Binilo feria klasiko bat bilakatu da Amua festibalaren barnean, eta aurten ere, bertan izango da. Larunbatean egingo dute, 11:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 20:00etara. “Aurten lehenago egiten genuen zerbait berreskuratzeko apustua egin dugu. Musika eta ikus entzunezkoak batzen dituen formatua edukiko dugu: kontzertuen proiekzioak. Queen-ek Wembleyen emandako kontzertua igorriko dugu, aurten Bohemian Rapsody kantaren 50. urteurrena baita”. 

Lehenengoa eta bakarra

Euskal Herriko lehen euskarazko bideoklip lehiaketa da Amuak antolatzen duena, eta oraingoz, bakarra. “Aurten 20 bideoklip aurkeztu dira, haietako bi herrikoak, Hondarribikoak”, iragarri du Toledok. Udalaren laguntzaz gain, bideoklip lehiaketan EITBren babesa dauka Amuak. Toledorentzat hori “oso garrantzitsua” da, eta iragarri du lanean dabiltzala Primeran plataformarekin elkarlanean aritzeko. Lehiaketaren sariak, film laburrarenarekin batera, larunbatean emango dira, 19:00etatik aurrera. 40 film labur izango dira lehiaketaren barnean.

Azkenik, larunbatean Musikero irratsaioa egingo dute, aurreko urteetan bezala. Joseina Etxeberriak bideratutako saioan Anari izango da aurten. “Guri pertsonalki ilusio handia egiten digu Anari bezalako artista bat gure saio honetan edukitzea, ikaragarria da”.

Udalak bere balorazioa egin nahi izan du, eta hura ordezkatzen kultur zinegotzi Ortzi Alonso mintzatu da: “Jada ohikoa den hitzordu bat da Amua, udatik kanpo, ezinbestekoa. Musikatik haratago doan jaialdia da, hura izanik egitasmoaren oinarria. Musikaz disfrutatzeko hainbat eskaintza edukiko ditugu, azken finean osotasunean gozatzeko”. Udalaren eta Amua elkartearen arteko lankidetzaren fruitua da jaialdia, eta horregatik, Alonsok eskerrak eman nahi izan dizkie egitasmoa gauzatzeko lan egiten duen orori.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.