Memoriaren Egunaren harira omenaldia egin du Irungo Udalak
Iparralde etorbideko monolitoan bost minutuko isilunea egin dute udalbatzako kideek.
Duela hamabost urte, Memoriaren eguna izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak azaroaren 10a. Gaur, hainbat ekitaldi egin dira Euskal Herri osotik. Irunen ere, Cristina Laborda alkateak bideratuta, bost minutuko isilunea egin dute, Iparralde etorbideko monolitoan.

