Txingudi rugby taldeak hainbat partida izango ditu asteburuan
Harrobiko taldeek Plaiaundin jokatuko dute, eta seniorrek Zornotzan eta Hernanin.
Hainbat hitzordu dituzte Txingudi rugby taldeko kirolariek asteburuan. Larunbatean, harrobiko bi talderen partidak izango dira Plaiaundiko zelaian. Sub 14ak izango dira lehenak, Ordiziaren aurka, 10:00etan. Txingudi/Baztan/Orereta sub 16 taldeak Gernika izango du aurrean, 11:30ean.
Sub 18ak ereGernikaren aurka jokatuko du, denboraldiko lehenengo garaipenaren bila. A multzoan daude, baina ziur aski, B multzoan jokatuko dute denboraldiko bigarren zatia. Azkenik, senior taldeek kanpoan jokatuko dute, batek Zornotzan eta besteak Hernanin. Zaisa Txingudik Zornotzan 16:00etan jokatuko du, eta Biok Txingudi taldeak 16:30ean Hernanin.

