Korrokoitzeko urbanizazio proiektuaren xehetasunak emango dituzte

Datorren asteartean (hilak 11) izango da hitzordua Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan, 19:00etan. Cristina Laborda eta Sergio Javier izango dira han, besteak beste.

Irungo Udalak 2022 amaieran onartu zuen Korrokoitzeko Plan Berezia. Jakinarazi dutenez, aho batez onartu zuen udalbatzak hori hirigintza izapideei jarraipena emanez, eta, gero, 2023ko urtarrilean aurkeztu zuten herritarren aurrean eremu horretako plana bilkura ireki batean.

Alabaina, proiektu horrek izan dituen aurrerapenak azaltze aldera, udalak jakinarazi du datorren asteartean (hilak 11) bizilagunei zuzendutako informazio saio bat egingo dutela urbanizazio proiektuaren gakoak azaltzeko.

Hitzordu hori 19:00etan izango da Urdanibia plaza ondoko Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan, eta bertan izango dira Cristina Laborda Irungo alkatea eta Sergio Javier Hiri Garapeneko ordezkaria udal teknikariekin batera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.