San Tomas egunean txosna jartzeko eskaera epea zabaldu dute
Txosnaren esleipena eta funtzionamendurako baldintzak zehaztu ditu Hondarribiko Udalak. Eskakizunak azaroaren 2ra arte egin daitezke.
2025eko San Tomas egunean, abenduaren 21ean, Arrantzale Auzoko Plazan ezarriko den txosnaren eskaera egin daiteke jada. Hala jakinarazi du Hondarribiko Udalak.
Interesatuek Udal Erregistro Elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko dituzte beren eskaerak abenduaren 2a baino lehen. Eskaera egiteko eskabide orokorren inprimakia bete beharko da, eta eskatzailearen datu pertsonalak eta ordezkatzen duen Elkartearenak edo ikastetxearenak adierazi beharko dira.
Aldi berean, lortutako dirua zein helburutarako erabiliko den ere zehaztu beharko da bertan.
Azaldu dutenez, esleitua izan denak arduradun bat izendatu beharko du, sor litezkeen arazoak udal teknikariekin koordinatu eta erabakitzeko. Era berean, eskatzaileek telefono zenbaki bat eman beharko dute. Hori bai, telefono zenbaki hori ezingo da ordezkatzen ari den Erakundearen edota ikastetxearen zenbaki bera izan.
Informazio gehiago hemen.

