Kross denboraldi bete betean dira BATeko kirolariak
Emaitza bikainak lortu dituzte Donostiako Nazioarteko Krossean zein Kataluniako Kross Txapelketan. Taldeka gainera, Espainiako Kross Txapelketan parte hartzeko sailkapena lortu dute lau taldek.
Lasarteko Hipodromoan antolatzen den Donostiako Nazioarteko Krossaren 69. edizioa egin dute asteburuan. 16, 18 eta 20 urte azpiko atleten parte hartzeaz gain, eskolarteko kategorian ere ordezkariak izan zituen Bidasoa Atletiko Taldeak.
Maila indibidualean zein taldeka emaitza bikainak eskuratu zituzten, eta hilaren 23an Atapuercan (Burgos) egingo den Espainiako Kross Txapelketan parte hartzeko taldekako lau txartel eskuratu zituzten. Izan ere, 16 eta 20 urte azpiko neskek eta 18 eta 20 urte azpiko mutilek taldekako garaipena eskuratu zuten.
Emaitza indibidualei dagokienez, nabarmenenak Ander Aramendik (20 urte azpiko kategoria) eta Lucas Cabezonek (18 urte azpiko kategoraia) eskuratutako garaipenak izan ziren. Julen mendoza (18 urte azpiko kategoraia), Naia Piquer (16 urte azpiko kategoraia) eta Isra Rahali (20 urte azpiko kategoraia), berriz, txapeldunorde helmugaratu ziren.
Taldekako emaitzei dagokienez hurrengo emaitzak lortu zituzten:
- 16 urte azpiko kategoria neskak (1. postua): 2. Naia Piquer, 4. Eider Aramburu, 10. Paula Crespo, 29. Noa Lekuona, eta 33. Maialen Michelena.
- 16 urte azpiko kategoria mutilak (4. postua): 7. Adur Errazkin, 17. Telmo Nausia, 20. Eñaut Aguilar, eta 43. Eki Gil.
- 18 urte azpiko kategoria neskak: 39. Iratxe Cambon, eta 46. June Arrastua.
- 18 urte azpiko kategoria mutilak (1. postua): 1. Lucas Cabezon, 2. Julen Mendoza, 6. Urko Ibarguen, 16. Alai Cabello, 18. Jon Casado, 27. Gorka García, 29. Hugo Vázquez, eta 37. Jon Perez.
- 20 urte azpiko kategoria neskak (1. postua): 2. Isra Rahali, 5. Irati Erro, 7. Izaskun Sanz, eta 9. Nahia Pikabea.
- 20 urte azpiko kategoria mutilak (1. postua): 1. Ander Aramendi, 6. Mikel Aramendi, eta 14. Adur Ugartemendia.
Eskolen arteko mailan, berriz, Liher Arregi 5. helmugaratu zen, Amets Gurutzealde 10., Jare Munduate 6., Aia Erguin 10., June Intxausti 11., eta Ager Elizalde 11.
Bestalde, Granollersen (Herrialde Katalanak), Kataluniako kross txapelketa gauzatu zen, eta BAT taldeko Douae Ouboukierrek garaipena eta titulua eskuratu zituen. Lasterketa bikaina egin zuen Ouboukierrek, hasi eta buka. Podiuma Esther Guerrerok eta Jessica Martinek osatu zuten.


