Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Hondarribiko Udalak ia 14 milioi euroko demanda bat jaso du

2019-2023ko agintaldian onartu zen HAPOa baliogabetzearen ondorioz, Higertoki eta Zaldunborda Berri sustatzaileek 13.700.000 milioi euroko demanda aurkeztu dute Hondarribiko Udalaren kontra.

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/11/06

Hondarribiko Udalak kezkaz jaso du Zaldunbordako makro outleta bultzatu zuten sustatzaileek, Higertoki eta Zaldunborda Berrik, udalaren kontra aurkeztu duten 13.700.000 euroko demanda. Udalak makro outletaren sustatzaileei diru kopuru hori ordainduko balie «udal kontuek kolpe handia» jasoko luketelako, eta aldi berean, «EAJko udal arduradunek egindako akats larrien erantzule» izango liratekeelako.

Irungo epaitegian jarritako demandan zehazten denez, EAJren gobernuak HAPOa osatzerakoan «egindako akatsek» planaren baliogabetzea eragin zuen 2019-2023 agintaldian, eta ondorioz, HAPOan jasota zegoen Zaldunbordako makro outletaren proiektua bideraezina bihurtu zen. Proiektua bertan behera gelditzeak kalte ekonomikoak eragin dizkiela adierazi dute enpresek, eta hori izan da udalaren kontrako demanda aurkezteko arrazoia.

Udal gobernuak «larritzat» jo du bi sustatzaileen eskaera, eta herritarren kontura «milioiak irabazi» nahi izatea leporatu diete: «Demanda hau jartzea larria da, hondarribiarrei eta tokiko merkataritzari inolako onurarik ekarriko ez zion proiektu baten sustatzaileek berriro ere gure kontura milioiak irabazi nahi dituztelako, modu bidegabean».

Bertan behera geratu zen proiektuan jasota zegoenez, Zaldunbordako makrooutleta eraikitzeak 2 milioi euro inguruko kostua izan behar zuen. Orain, demandaren bidez, «ia 14 milioi euroko kalte-ordain bihurtu nahi dute» deitoratu dute. «Hondarribiarrok ezin dugu hipotekatu gure oraina eta etorkizuna politiko batzuen kudeaketa kaskarrarengatik».

Udal ondarearen defentsa

Igor Enparan alkateak zuzentzen duen udal gobernuak herritarren interesak eta udal ondarea irmo defendatuko dituela esan du, eta dituen baliabide guztiak martxan jarriko dituztela iragarri du, «sustatzaile horien asmoei aurre egiteko». 

Aldi berean, prozesuaren urrats guztiak herritarrei «gardentasunez» azalduko dizkietela adierazi du, eta azterketa eta datu guztiak herritarren eskura jarriko dituela. 

Gainera, prozesu horrek guztiak, alde ona ere izan dezakeela esan du udal gobernuak: «Gutxi dakigu oraindik Zaldunbordako makro outlet proiektuaren inguruan zeuden interes ekonomiko eta politikoen gainean». Demanda jarri izanak, beraz, «interes ezkutu» horien gainean «argi izpi gehiago» izaten lagun dezakeela uste dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.