Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pintaketa matxisten aurka hainbat eragilek erantzun dute

Atzo Ernaik zabaldutako atxikipen kanpainara hainbat eragile batu dira. Emakumeen Etxeak eta AA Gaurko Andreak elkarteak haien adierazpena zabaldu dute.

Urko Iridoy Alzelai
Irun
2025/11/05

Irunen atzo gauean egin ziren pintadak direla eta, herriko hainbat eragilek haien gaitzespena erakutsi dute. Udalak adierazpen instituzional baten bidez salatu zuen kasua, jarrera misogino eta matxista moduan hartuz, baina ez da bakarra izan.

Ernaik atzo zabaldu zuen atxikimendu kanpainara hainbat elkarte eta erakunde atxiki dira: Sortu Irun, BorBor Bidasoaldeko hausnarketa kolektiborako plaza, Lumak Haize Irungo LGTBIAQ+ elkartea, Ernai Irun, Antxeta Irratia, Ikama eta Hazia taberna. “Guk argi diogu, ez dugu inolako erasorik onartuko! Diskurtso faxisten aurrean antolakuntza feminista!”, adierazi zuen Ernaik.

AA Gaurko Andreak elkarteak bere adierazpena zabaldu zuen atzo. “Ekintza isolatua dirudien arren, ez da kasu bakana: gazte batzuen artean, bereziki gizonen artean, gorroto diskurtsoak eta feminismoaren aurkako jarrerak zabaltzen ari dira”, azaldu du berdintasunaren aldeko elkarteak. Adierazi dute urteak daramatzatela Irungo eskoletan feminismoari lotutako hezikidetza tailerrak ematen, eta konturatu direla egun gazte batzuek feminismoa mehatxutzat ikusten dutela. “Horregatik Hezkidetza-tailerrak emateko era aldatu dugu, egoera honetara egokitzeko eta gazteek berdintasuna aukera eta askatasun gisa senti dezaten, eta ez mehatxu gisa”.

Horrez gain, AA Gaurko Andreak elkarteak adierazi du Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan egindako ikerketek erakusten dutela emakume gazteek berdintasunaren alde jarraitzen dutela, “baina gizon gazteen zati batek jarrera tradizionalak mantentzen dituela edo feminismoa gaizki ulertzen duela”. Horregatik, elkartetik uste dute beharrezkoa dela berdintasunaren aldeko hezkuntza sustatzea, gazteen artean ez ezik, irakasleen eta familien artean ere.

Irungo emakumeen aurkako “erasoa”

Irungo Emakumeen Etxeak bere adierazpena zabaldu du. “Pintaketa horiek ez dira gizabidearen kontrako ekintza soilak. Emakumeenganako gorrotoa eta erasoa sustatzen dute eta Irungo emakume guztien aurkako zuzeneko eraso bat dira”. Horrez gain, gehitu dute eremu publikoa ezin dela erabili matxismoa eta indarkeria legitimatzen dituzten mezuak zabaltzeko, eta ezin direla horrelako jarrerak normalizatu.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.