Palestinaren aldeko kale erakusketa egingo dute ostiralean
Bidasoko Palestinaren aldeko Gazte Komiteak antolatu du egitasmoa. Erakusketaren bisita gidatua egingo dute, eta ondoren, pintxopotea.
Bidasoko Palestinaren aldeko Gazte Komiteak arratsalde osoko egitaraua prestatu du ostiralerako. Mosku plazan erakusketa bat egingo dute, eta 16:30eatik aurrera irekiko dute. 20:00etan bisita gidatu bat egingo dute, erakusketaren nondik norakoak azalduz. Ondoren, pintxopotea egingo dute, eta bertan Palestinaren aldeko bufandak, banderak, kufijak eta bestelako materiala izango da eskuragarri.
Urri hasieran GKS Gazte Koordinadora Sozialistak adierazi zuen Euskal Herriko hainbat txokotan sortuko zituela Palestinaren aldeko Gazte Komiteak. Lau helburu zehaztu zituen: “Israelen desegitea exijitzea, bi estatuen irtenbide faltsua salatzea, agintarien konplizitatea seinalatzea eta palestinar erresistentzia babestea”. Bidasoan Gazte Komitea sortu egin dute, eta ostiralekoa da haien lehenbiziko egitasmoa.

