FICABeko pelikulak eta ordutegiak iragarri dituzte
25. urteurrena dute aurtengoa, eta 24 pelikulekin ospatuko dute. Historiako hainbat gai jorratuko dituzte.
Nuria Alzaga eta Aizpea Goenaga. FICABeko egitaraua kaleratu dute. 25. urteurrena ospatzen ari da FICAB, eta antolatzaileek harrotasunez iragarri dituzte sail ezberdinetako pelikulak. Mundu osotik iritsitakoak dira, eta orotara 24 pelikula ikusteko aukera izango da. “Plazer handi bat da horrelako zinemaldi bat Irunen edukitzea. Udaletik lanean jarraituko dugu horrelako gauzak aurrera eramateko”, azaldu du Irungo Udaleko kultur ordezkari Nuria Alzagak.
Pelikulek hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola Egiptoko Luxor piramideko arkeologia indusketak, Txinako herri abandonatu baten istorioa, Frantziako Tautavel kobako historia eta Italiako Ponpeia hiriko aztarnategia.
FICABeko antolakuntzak programa osoa zabaldu du, pelikula guztiekin eta ordutegiekin. Programa ikusteko, klikatu hemen.

