Udal gizarte langile plaza betetzeko prozesua bihar zabalduko da
Udal administrazio "sendo eta eraginkor bat" garatzea da udalaren asmoa. Orain artean 37 lanpostu egonkortu ditu Hondarribiko Udalak 2024az geroztik.
Hondarribiko Udalak gizarte langile plaza betetzeko hautaketa prozesua abiatu du. Lehiaketa oposizio bidez hautatuko dute plaza beteko duen profesionala.
Deialdia gaur bertan argitaratu dute Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO), eta eskaerak aurkezteko epea bihar zabalduko dute. Deialdia abenduaren 2an itxiko dute.
Plaza berriak eskainiz, udal administrazio “sendo eta eraginkor bat” garatzea dela udalaren asmoa esan dute, era horretan, “herritarrei zerbitzu hurbil, azkar eta kalitatezkoa” eskaintzeko gai izango direlako. Orain artean 37 lanpostu egonkortu ditu Hondarribiko Udalak 2024az geroztik.

