
Udal administrazio "sendo eta eraginkor bat" garatzea da udalaren asmoa. Orain artean 37 lanpostu egonkortu ditu Hondarribiko Udalak 2024az geroztik.

Aurreko ostiralean Rekalderi irabazi ondoren, profesionaletako bere lehen finala jokatuko du irundarrak, Uranzu pilotalekuan.

Pasabidea argiztatzeko lanekin "pozik" badaude ere, sortu diren arazoei irtenbide bat emateko beharra dagoela adierazi, eta pasabidearen azken lotura egiteko Irungo Udalaren inplikazioa eskatu dute.

Hamar pintada inguru agertu dira, lelo matxistekin. Udalak adierazi du arduraduna harrapatu dutela.

Gizon eta emakumeen artean "hutsune bat" zegoela konturatu eta emakume arraunlariak omentzeko autua egin zuten duela zazpi urte.

Aurreko astean %2,7ko igoera onartu zuten PSEk eta EAJk. Elkarrekin Irunen ustez, igoera hori ezin da justifikatu.