Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Txingudi pasabideari buruzko proposamenak plazaratu ditu Balaztak

Pasabidea argiztatzeko lanekin "pozik" badaude ere, sortu diren arazoei irtenbide bat emateko beharra dagoela adierazi, eta pasabidearen azken lotura egiteko Irungo Udalaren inplikazioa eskatu dute. 

Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia,Irun
2025/11/04

Santiago auzoa eta Plaiaundi lotzen dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabidean argiztapena jartzeko obrak hasi ditu Irungo Udalak, pasabidea inauguratu eta hamar hilabetera.

Lan horiek orduko hartan “paraleloki” egin behar zirela uste duten arren, albiste horren aurrean “pozik” agertu dira Balazta elkarteko kideak. Izan ere, aurrerantzean, oinezkoak zein txirrindulariak “argirik gabeko orduetan segurtasunez eta ikusgaitasunez” ibili ahal izango dira. Aldi berean, horri esker azpiegituraren erabiltzaile kopurua handituko duela uste dute.

Hala ere, elkartea oso kritiko mintzatu da obraren inguruan, eta lanak bere osotasunean gauzatu ez izanak “zenbait arazo” sortu dituela esan dute. Horren aurrean, eragozpenak konpontzeko proposamenak luzatu dituzte:

  • Instalazio elektrikoa egiteko pasealekua sei astez itxiko dute, eta herritarrei eragingo dizkien kalteak kontuan izanik, Irungo Udalari ibilbidea partzialki irekita mantentzea eskatu diote elkartekideek, itxierak soilik zonalde zehatzetara mugatuz.
  • Hamar hilabetez Pierre Loti kaleko landaredia zaindu gabe egon dela salatu dute ere, eta arrisku egoerak saihesteko “lehenbailehen” garbitu eta inaustea eskatu dute.
  • Ibilbidea inauguratu zenetik hainbat erabiltzailek Etorbideko zubia arrapala eta eskailera bidez lotzeko beharra adierazi dutela esan dute, eta hura eraikitzeko eskatu dute. “Horrek Hendaiarako ibilbidea 600 metro inguru laburtuko luke, itzulinguru handi bat egitea saihestuz, mugikortasun jasangarria erraztuz eta segurtasuna hobetuz”.
  • Azkenik, salatu dute herritarrek ez dutela berririk Irun eta Hondarribia Mendelu auzoaren bidez bizikletaz eta oinezkoz lotzeko proiektuaren egoerari buruz, eta horri buruzko informazioa izatea eskertuko luketela. 

Gainera, gogoratu dute, Irun eta Hondarribia arteko bizikleta lotura duela 15 urte baino gehiagotik zegoela aurreikusita Foru Aldundiko eta bi udalen Hiri Mugikortasun Jasangarriko planetan. Eta proiektuak bere aurrekontu propioa izan eta laster egingo zela iragarri izan duten arren, oraindik gauzatu gabe jarraitzen duela deitoratu dute.

Dena den, elkartekideen ustez lehentasuna Txingudi pasabidea bukatzeari eman behar zaio, eta horretarako bi udalen inplikazioa eskatu dute. “Eskatzen diegu jar daitezela lehenbailehen harremanetan proiektuaren diseinuan eta gauzatzean eragina duten gainerako erakunde eta administrazioekin; eta egungo egoera desblokeatuko duen lan mahai bat sor dezatela”.

Azken eskakizun horri begira, jakinarazi dute Balaztako kideek agerraldia egingo dutela hilaren 17an Gipuzkoako Batzar Nagusietan Foru Aldundiaren inplikazioa eskatzeko. Eta horretaz gain, Irungo Udaleko mugikortasun ordezkariari ere biltzeko eskakizuna egingo diotela adierazi dute.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.