Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emakumeak eta kirola hurbiltzea helburu duen proiektua

M Proiektua aurkeztu dute Irungo Emakumeen Etxean, emakume ez aktiboak jarduera fisikora erakartzeko egitasmoa.

Urko Iridoy Alzelai
Irun
2025/11/03

Emakume ez aktiboek kirolean lehen urratsak ematea du xede M Proiektuak. “Badakigu emakume asko kirola egitetik kanpo geratu direla denbora faltagatik, beldurragatik edo eroso sentitzeko espaziorik ez aurkitzeagatik. Udaletik irmoki sinesten dugu emakumeen ongizate integrala zaintzearen garrantzian, eta badakigu jarduera fisikoa hori lortzeko tresna indartsua dela”, azaldu du Irungo alkate Cristina Labordak. Alkatearekin batera, Goizane Álvarez Kulturako eta Kiroletako diputatua izan da aurkezpenean.

Programa pilotu bat da M Proiektua. Kirolera hurbiltzeko espazio seguru, inklusibo eta konfiantzazko batean bilakatzeko asmoa dute, horrela, beldurrak eta lotsak gainditzeko eta ongizateko fisikoa eta emozionala indartzeko. Emakumeen etxean burutuko da egitasmoa, eta bertaratutako emakumeen beharretara egokituko da. 

Adierazi dutenez, funtsezko hiru oinarri ditu proiektuak:

  • Erakartzea: emakume ez aktiboak aurkitzea eta laguntzea.
  • Orientazioa eta esku-hartzea: ingurune seguru batean eta genero ikuspegian prestatutako begiraleekin kirola egin dezaten sustatzea.

  • Bideratzea: kirol klub eta zentroetarako trantsizioa erraztea, parte-hartzaileek jarduera fisikoarekin modu autonomoan jarraitu ahal izan dezaten.

Alvarezen ustez, edozein adineko, jatorriko edo egoera fisikoko emakumeentzat zuzendutako proiektua da, kirola egitea edonoren “eskubidea” baita. “Proiektu honek gure kirol ereduaren funtsa irudikatzen du: kolaboratiboa, inklusiboa eta pertsonen bizitzan benetako eragina duen proiektua da. Irunen urrats garrantzitsu bat egin dugu gaur, eta gure asmoa da lurralde osora iritsiko den mugimendu baten hasiera izatea”, esan du Alvarezek. Horrez gain, gehitu du garrantzitsua dela emakumeen eta kirolaren artean dauden oztopoak “eraistea”.

Labordak adierazi du proiektua aurrera eramateko lekurik aproposena dela Emakumeen Etxea, bertan “emakumeak bidelagun eta seguru sentitzen direlako”. Alvarezen moduan, Labordak adierazi du proiektuak udalaren balioak partekatzen dituela: “Udalean lantzen ditugun balioetako asko islatzen ditu: berdintasuna, osasuna, autonomia eta komunitatea”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.