X. Beñat Elzo mendi lasterketa, bihar
Lasterketaren ondorioz bihar goizean zenbait kale moztuta egongo direla jakinarazi du udalak.
Bihar goizean, azaroaren 1ean, X. Beñat Elzo mendi lasterketa egingo dute. Ondorioz, zenbait kale moztuta egongo direla jakinarazi du udalak.
10:00etatik 11:45era Pierre Lhande kalea itxita egongo da, eta tarte horretan, bizilagunek soilik izango dute bertatik pasatzeko baimena. Bestalde, eguerdira arte ezin izango da Minatera kalean aparkatu.
Udalak azkenik, Itsasargira Higer bidetik igotzea gomendatu dute.

