Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Urriko osoko bilkura emankorra izan da

Hondarribiko lehen hiri autobusa martxan jartzeko prest dago jada, eta tokiko merkataritza zerbitzuak indartzeko plana aho batez onartu dute.

Hondarribiko Udaletxea Aurrez aurreko arreta zerbitzua etenda egon arren, gainontzeko komunikazio kanalak herritarren eskura daudela gogorarazi du udalak.
Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2025/10/31

Atzo arratsaldean (hilak 30) Hondarribiko Udaleko areto nagusian urriko osoko bilkura gauzatu zen. Bilkura positiboa izan zen herriarentzat, alderdi politiko guztien onespenarekin onartu zituzten herriko lehen hiri autobus zerbitzuaren esleipena, Hiri Merkataritza eta Zerbitzuen Biziberritze Estrategiaren Ekintza Plana, eta Klima eta Energiarako Alkatetza Itunari atxikimendua berritzea. 

Hiri autobusari dagokionez, SS Bus UTE enpresari esleitu zaio zerbitzua, 1.331.820 euroko zenbatekoarekin. Kontratua bost urterako izango da eta sinatzen den unetik gehienez hiru hilabeteko epea izango du enpresak zerbitzua martxan jartzeko. 

Bestetik, herriko merkataritza eta zerbitzu sarearen “lehiakortasuna, erakargarritasuna eta iraunkortasuna” indartzea helburu duen plana onartu dute ere. 

Plana osatzeko herriko merkatariekin, Bidasoa Bizirikekin eta Amuitz elkartearekin elkartu da udala, eta elkarrekin Hondarribiko indargune eta erronka nagusienak identifikatu dituzte.

Batetik, tokian erosteko ohituraren gorakada, eskaintzaren kalitatea, eta elkarlan publiko pribatuaren prestutasuna idendifikatu dituzte. Eta erronken artean, gastuen ihesa, belaunaldi errelebo falta eta lokal hutsen areagotzea nabarmendu dituzte. 

Herriko merkataritza eta zerbitzu sarea indartzen jarraitzeko eta erronkei aurre egiteko 30 ekintza zehatz ezarri dituzte eta horiek datozen hilabeteetan gauzatzen ahaleginduko dira udala, Bidasoa Bizirik eta Amuitz elkartea. Emaitzak ebaluatzeko merkataritza mahai batek jarraipen txostena gauzatuko du urtero.

Plana, batez ere, Auzo Bihotzak egitasmoan oinarritzen da. Egitasmo horrek bizitza sozial, ekonomiko eta komunitarioa berreskuratzeko helburua du, herrigune historikoaren “pisua arinduz” eta auzo bakoitza “erdigune txiki” bilakatuz.

Azkenik, Europako Batzordeak sustatutako eta EUDELek zein Eusko Jaurlaritzak babestutako alkatetza itunarekiko babesa berretsi dute udaleko alderdi politiko guztiek. Itunak udalaren helburuekin zein Parisko Akordioaren esparruan ezarritako klima helburuekin ere egiten du bat.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.