Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Txinzerreko langileen lanuzte eta mobilizazioak, "jarraipen zabala"

Langileen Batzordeak salatu du enpresak hitzarmenaren negoziaketa mahaia edukiz hustu duela eta greba zein mobilizazioekin jarraituko duela "langileen lan baldintzak hobetu arte".

Leire Perlines Apalategi
Hondarribia,Irun
2025/10/31

Txingudiko Zerbitzuak enpresako langileek bi orduko lanuztea egin dute gaur; are, Irungo udaletxe aurrean mobilizazioa ere egin dute. Gaurko egunaren balorazioa egin dute, eta jakinarazi dute lanuzte eta mobilizazioak “jarraipen zabala” izan duela. Langileek Batzordeak deitutako lanuztea eta elkarretaratzea izan dira; ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek dute bertan ordezkaritza.

Batzordekideek azaldu dutenez, martxoaren 24ko mahaian aurkeztu zuen aldarrikapen plataforma, eta, bertan, besteak beste, honakoak zerrendatzen dira: azken urteetan izandako eros ahalmenaren berrreskurapena, hitzarmenaren iraunaldirako KPIaren goitik dauden soldata igoerak, plusak, bajak %100 osatzean baldintzarik gabe, jardunaldi murrizketa, enpresak hitzarmena aplikatzeari uztea ekiditeko klausula, ordutegi, egutegi, baimen eta lizentziekin zerikusia daukaten hainbat aldarrikapen, telelana, taulan baliokideak diren kategorien ekiparazioa eta azpikontratazioa mugatzea. 

Alabaina, azaldu dute hurrengo mahaia maiatzaren 16rako zegoela finkatuta, eta enpresak hitzordua bertan behera utzi zuela “unilateralki eta data alternatiborik proposatu gabe”. Enpresaren mungimendu hori, Langile Batzordearen hitzetan, “langileekiko errespetu falta” izateaz gain, onartezintzat jo zuten, eta “negoziaketa denboran luzatu eta oztopatzean ari zela” salatu zuen sindikatuak. 

Gauzak horrela, Txinzerreko langileek “jarraipen zabala” izan zuten mobilizazioak abiatu zituzten. Ildo horretatik, kontatu dute ekainaren 10erako, enpresako zuzendaritza administrazio kontseiluarekin biltzekoa zen egunerako, paro eta mobilizazio berri bat deituta bazegoen ere, bertan behera utzi zutela egindako presio eta mobilizazioei esker ekainaren 13rako negoziaketa mahai bat jartzea lortu zutelako. “Baina bilera horretan enpresak negoziaketa edukiz hustu zuen Administrazio Kontseiluak ezarritako irizpideak aitzakiatzat hartuta soldata bezalako gai estruktural eta garrantzitsuak negoziazio esparru horretatik ateraz. Enpresak Udalhitz edota Irungo Udaleko akordio ezberdinak erreferentziatzat dituela behin eta berriro esan arren errealitatea bestelakoa da, Txingudiko Zerbitzuak-eko langileen soldatak Irungo Udaleko soldatetatik oso urrun baitaude”.

Ondorioz, gaur bi orduko lanuztea eta Irungo udaletxearen aurrean “mobilizazio arrakastatsua” egin dutela azaldu dute, “enpresako zuzendaritzari beraien lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmenaren negoziaketa martxan jartzeko galdegiteko eta udal ordezkariei zentzu horretan bultzatzeko eskatzeko”. 

Hortaz, langileekiko errespetuz eta arduraz jokatzeko eta edukiz betetako “negoziaketa zintzo bat” aurrera eramateko eskatu diote enpresari. Bide horretan, gainera, jakinarazi dute greba eta mobilizazioak bultzatzen jarraituko dutela “Txingudiko Zerbitzuak-eko langileen lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmena lortu arte”.

Langileek jakinarazi dute azaroaren 5ean lanuztea egingo dutela 10:00etatik 12:00etara, eta elkarretaratzea egingo dutela Hondarribiko Batzoki aurrean, 10:30ean. Gainera, azaroaren 10ean egun osoko greba egingo dutela ere aurreratu dute, eta mobilizazioak ere egingo dituzte, baina aurrerago emango dituzte horien xehetasunak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.