Kale nagusiko saneamendu sarea hobetuko dute
Lanak astelehenean hasi (azaroak 3) eta ostiralean bukatuko dituzte. Trafikoan zein oinezkoengan ahalik eta eragin gutxien izateko neurriak hartuko dituzte.
Azaroaren 3tik 7ra Hondarribiko kale nagusiko saneamendu sareko lanak egingo dituztela iragarri du Txingudiko Zerbitzuakek. Lan horiek, zehazki, kale nagusiko 4 zenbakiaren inguruan egingo dira.
Trafikoan eta oinezkoengan ahalik eta eragin gutxien izateko neurriak hartuko dituztela jakinarazi dute, nahiz eta une jakinetan aldaketa puntualak gertatu daitezkeen.
Aldez aurretik, Txingudiko Zerbitzuakek “barkamena” eskatu dizkie kaltetuak gerta daitezkenei eta saneamendu sistemaren funtzionamendu egokia bermatzeko jarduera mota hauek duten “garrantzia” gogorarazi dute.

