Hilerrirako trafikoa arautuko dute biharko
Domusantu Eguna da bihar. Hilerrira bidean auto pilaketak ekiditeko arautu dute trafikoa.
Jende pilaketak eta trafiko arazoak ekiditeko zirkulazio aldaketak aurreikusi dituzte Domu Santu egunean. Bihar da Domusantu Eguna eta egun horretan hilerrira igotzeko ohitura dute herritarrek.
Hori dela eta, auto pilaketak ekiditeko udalak adierazi du hilerrira Gabriel Aresti kaletik igo beharko dela, eta Torreko aldapatik irten. Gainera, Gabriel Aresti kaletik igotzen diren autoek Domingotxoenea eta Aiztondo kaleetara joan ahal izango dute, eta Torreko Aldapatik igoz gero, errepideak Atseden kalearekin bat egiten duen puntura arte iritsi ahal izango da.

