Trafiko mozketak egingo dituzte Domu Santu eguna dela eta
Blaia ibilbidea moztuko dute, eta autobus zerbitzu bereziak hainbat bidai egingo ditu hirian zehar.
Domu Santu eguna dela eta, Irungo hilerriaren inguruko errepideetan trafiko aldaketak izango dira. Gaurtik igandera arte izango dira murrizketak, baina bereziki larunbatean edukiko dute eragina.
Larunbatean Blaia ibilbidea guztiz itxiko dute, 08:00etatik 19:00etara. Horrek esan nahi du, hilerrirako sarrera GI-636 errepidetik egin beharko direla, Artia auzotik goraka joanda, Teodoro Murua kaletik. Hilerriko sarrera nagusiaren aurrean dauden aparkalekuak itxita egongo dira.
Gaurtik igandera, larunbata ez den egunetan, trafikoaren arabera egingo dituzte mozketak. Ondorioz, auto pilaketak sortzen badira, udaltzaingoek kaleak ixteko erabakia hartu dezakete.
Hilerrira hurbiltzea errazteko, autobus zerbitzu berezia ezarriko dute. Autobus berezia Hondarribia kaleko Gurutze Gorritik abiatuko da, eta Kolon pasealekua igarota, Nafarroa etorbidetik jaitsiko da, ondoren Artiatik igotzeko. Irungo Udalak adierazi duenez, autobus berezia ezingo da MUGI txartelarekin ordaindu, eta eskudirutan ordaindu beharko da, 1,65 euroko prezioarekin.
Autobusen ordutegia:
- Gurutze Gorritik: 09:00 – 09:30 – 10:00 – 10:20 – 10:40 – 11:00 – 11:20 – 11:40 – 12:00 – 12:20 – 12:40 – 13:00 – 13:20 – 16:00 – 16:20 – 16:40 – 17:00 – 17:20 – 17:40 – 18:00 – 18:20.
- Hilerritik: 09:45 – 10:20 – 10:40 – 11:00 – 11:20 – 11:40 – 12:00 – 12:20 – 12:40 – 13:00 – 13:20 – 13:40 – 16:20 – 16:40 – 17:00 – 17:20 – 17:40 – 18:00 – 18:20 – 18:40.

