Punttako biribilgunea asfaltatuko dute gaur eta bihar gauean
Biribilguneko zorua berritzeko lanetan egongo dira, eta zirkulazioa desbideratu egingo dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du Punttako biribilgunean zirkulazio aldaketak izango direla gaur eta bihar gauean. Asfaltatze lanak egingo dituzte, normala den moduan, gauez. 22:00etatik 06:00etara egongo dira trafiko aldaketak. Biribilguneko erdi batean lanean dauden bitartean, beste erditik bideratuko dituzte autoak.

