Gau beltza ospatuko dute Irunen
Alde Zaharra - San Juan aurozko bizilagunen elkartearen ekimenez, haurrentzako hainbat jarduera egingo dira.
Gau beltza iristear da, eta Irunen ere badu presentzia. Alde Zaharra – San Juan auzoko bizilagunen elkartearen ekimenez, beste urte batez programazio berezia egingo dute aurten ere. Beldurrarekin lotutako ospakizunak Irungo erdiguneko auzoa apainduko du, zuloz beteriko kalabazekin eta izara zaharrekin.
Azken hamarkadetan Gau beltzaren barnean Arimaren egunaren ohitura galtzen joan da Euskal Herri osoan zehar, baina badira pixkanaka horrelako jaiak eta tradizioak berreskuratzeko asmoa badutenak. Irunen, ostiralean, 17:30eatik aurrera hainbat gauza egingo dituzte. Lehenik, kalabaza tailer bat egingo dute, haiek hustutzen eta argiz betetzen. Ondoren, jolasak eta eskuilanak. Amaitzeko, aurpegiak margotu eta tatuajeak egingo dituzte, gero phopocall batetik pasatzeko.
Jesus kalean, 9. zenbakian egingo dute dena, udaletxe atzean, eta antolakuntzatik gogorarazi dute bakoitzak bere mozorroa eta bere kalabaza eraman beharko duela.

