Parte hartzaileek 21.097 metro burutu zituzten. Donibane Lohitzuneko Folch plazan hasi eta Hondarribiko Arma Plazan bukatu zen lasterketa. Bidean haize bolada handiei eta euriari aurre egin behar izan zieten.
Atzo goizean gauzatu zen Donibane Lohitzune Hondarribia lasterketaren 26.na. Euskal Herriko Maratoi erdia izenez ere ezagutzen den proban 3.700 korrikalarik parte hartu zuten. Horiek guztiek 21.097 metro burutu zituzten, Donibane Lohitzuneko Folch plazan hasi eta Hondarribiko Arma Plazara heldu arte. Bidean haize bolada handiei eta euriari aurre egin behar izan zieten, baina gehientsuenek irribarre zabal batekin gurutzatu zuten helmuga.
Mutilen kategorian, lehen sailkatua Remi Raimond izan zen. Ordu bat, bederatzi minutu eta berrogeita hamabi segundo behar izan zituen helmugaratzeko. Atzetik gertu izan zuen Jose Antonio Gomez de Arriba irundarra, 24 segundora. Podiuma Ivan Asensiok osatu zuen. Ordubete, hamar minutu eta hogeita hemeretzi segundo behar izan zituen.
Emakumeetan Nerea Egia izan zen garailea, ordubete, hogeita lau minutu eta berrogeita bost segundo behar izan zituen. Bigarren postuan Amaia Bouniol helmugaratu zen (1:25:41) eta hirugarrenean Amaia Ruiz (1:29:44).
Sailkapenak ikusteko egin klik
hemen.
https://youtube.com/shorts/tcoIYSeFJ9I