"KonponBIDEAN?" saio irekia antolatu du Antxeta Irratiak
Estitxu Urtizberea alkateordeak alardea "kudeatzeko" pausoak azaldu eta aurrera begirako erronkak aztertuko ditu. Saioa gaur izango da (hilak 27), arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian.
Gaur arratsaldean Alardearen auziaz hitz egiteko espazio berri bat proposatu du Antxeta Irratiak. Iaz Igor Enparan alkatearekin egin bezala, aurten Estitxu Urtizberea alkateordea gonbidatu dute KonponBIDEAN? izenburua jarri dioten saio irekira. Bertan, udal gobernu berriak 2023tik auzia “kudeatzeko” emandako pausoez hitz egin eta Hondarribiko herriak aurrera begira dauzkan erronkak aztertuko dituzte. Elkarrizketa bukatzen denean, herritarrek galderak egiteko aukera izango dute.
Saioa gaur izango da (hilak 27) arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian.

