Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Maite Darceles Tife. Pentsagune feministako koordinatzailea.

"Feminismoak baditu pista asko mundua eraldatzeko"

Feminismoa arlo ezberdinetatik lantzen dute Pentsagune Feministan, autoreak eta haien lanak denen artean landuz, eta, ondoren, hausnartuz.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2025/10/24

Laugarren aldiz abiatu dute Pentsagune Feminista. 2022-2023 ikasturtean sortu zuten Ane Lekuona eta Ane Zubeldiak egitasmoa, eta orain, Maite Darcelesek hartu du taldea koordinatzeko ardura. Taldeak feminismoa du ardatz, eta bertatik abiatuta, gizarteko arlo ezberdin askoren hausnarketak, elkarrizketak eta ikasketak partekatzen dituzte. Hilean behin elkartzen da taldea, liburutegian. Azken saioa, aurtengo bigarrena iraileko antolakuntza bilera ondoren, aurreko larunbatean izan zen.

Ane Zubeldiaren lekukoa hartu duzu orain.
Hori da. Anek alde batera utzi behar izan du ardura, eta galdetu zuen ea norbait prest zegoen bere zereginekin aurrera egiteko. Nik baiezkoa eman nion, eta orain koordinatzaile moduan arituko naiz. Pentsagune Feministan sartu nintzenetik gogoz hartu dut nire parte hartzea, azken finean elkarrekin ikasten dugun leku bat baita. Sorpresa handia eraman nuen hasieratik, eta oso gustura nago oraindik.

2022-2023an sortu zen proiektua. Nolakoa izan da ibilbidea?
Orain arte izan dugun prozesua nik uste oso polita izan dela. Hau laugarren ikasturtea da, eta talde polita osatu dugu. Hasieratik adin ezberdinetako emakumeak elkartu gara, eta horrek nire ustez aberastasun asko ematen dio egiten dugunari. Taldeko emakume bakoitzak bere bizipenak izan ditu, bere garaian bizi izan da, eta bere ikuspegia du. Aniztasun horrek ematen digun aberastasuna oinarrizkoa da proiektua aurrera eramateko, azken finean denek elkarrekin eta elkarrengandik ikasten dugulako Pentsagune Feministan.

Zein da taldearen dinamika?
Saio bakoitzean gai bat jorratzen da, beti ere feminismoarekin zerikusia duena. Hasieran taldekideak bildu egin ginen eta gai asko atera ziren mahai gainera. Azkenean, denetatik batzuk aukeratu behar dira, interes gehien sorrarazten digutenak. Gai bakoitza jorratzeko materiala bilatzen dugu, hala nola bideoak, hitzaldiak, artikuluak eta liburuak. Errealistak gara, eta gehienak denboraz oso larri ibiltzen gara materiala aztertzeko, baina bakoitzak ahal duena egiten du. Ondoren, denak bildu eta elkar hausnartzen dugu. Elkarrizketa oso interesgarriak sortzen dira, eta baieztatu dezaket asko ikasten ari garela. Bakoitzak badu zer esateko. Landu dugun materialetik zer deitu digun atentzioa partekatzen dugu, eta hortik aurrera elkarrizketak bere martxa hartzen du.

Zer gai jorratuko dituzue aurten?
Programa bat idatzi behar izan genuen, proiektua aurkezteko, baina gero ez dugu hori zehatz mehatz jarraitzen. Adibidez, aurreko saioan Silvia Federiciren Caliban eta sorginak liburua izan behar genuen abiapuntu, baina azkenean gaia aldatu eta ekofeminismoaren gaia jorratu genuen. Horretarako, Yayo Herreroren ikuspuntua landu dugu, lehenik eta behin berak sortutako euskarriak bilduz. Bere elkarrizketak, testuak, hitzaldiak eta halakoak landu ditugu, beti ere ekofeminismoa hartuz ardatz moduan. Taldekide batzuek material guztia lantzeko aukera izan dute, eta are gehiago, ikerketa sakonagoak egin dituzte. Beste batzuek, aldiz, ez dute denborarik izan, baina halere, denon artean elkartu eta denok parte hartu dugu azkeneko saioan modu batean edo bestean.

Eta hurrengo saiorako?
Hurrengo saiorako gaia ere aldatu egin dugu. Taldekide batek proposatu zuen feminismo materialista lantzea, eta hori bera egingo dugu, Jule Goikoetxea oinarri hartuz. Gai bat kasu honetan sortzaile batetik jorratzen dugu, bestela handiegia izango litzatekeelako. Hirugarren saioko gaia oraindik ez dugu aukeratu, baina segur aski Marie France Hirigoyenen lana jorratuko dugu. Jazarpen morala eta Nevenka kasua izango ditugu abiapuntu Hirigoyen lantzea aukeratzen badugu.

Zein da taldearen xedea?
Nik uste taldekideek badugula ideia berdin bat feminismoaren inguruan. Gure ustez feminismoak baditu pista asko gustatzen ez zaizkigun gauzak eraldatzeko. Laburrean, feminismoa mundua aldatzeko tresna bat da gure ustez. Feminismoaren barruan badago jendea gizarteko arlo ezberdinak lantzen dituena. Adibidez, lehen aipatu dudan moduan Yayo Herrerok bizitza ezartzen du erdigune moduan, bizitza duina. Horrelako gaiak jorratuz, arlo askori buruz ikasten dugu.

Neska gazteak erakartzea erronka bat dela adierazi izan duzue.
Baditugu interesa erakusten duten gazteak, baina hurbiltzea kostatzen zaie. Normalki bakoitzak gure adin inguruko jendearekin dugu kontaktua, eta hori aldatzen dugunean, perspektibak zabaldu egiten ditugu. Gazteak dira etorkizuna. Uste dugu hain gazte ez garenek zerbait irakats diezaiekegula, baina gazteek guri asko, belaunaldi bakoitzak begirada desberdina baitauka. Halere, bakoitzak feminismoarengan duen ikuspuntua ez da adinagatik ezartzen. Izan daitezke bi pertsona adin berekoak, baina bizipen oso ezberdinak izan dituztenak, eta, agian, gai askotan ez dute berdin pentsatzen.  

Hondarribiak horrelako espazio feministen beharrik al du?
Nik uste agian Alardearen aferak feminismoaren begirada eta indar guztiak hartu dituela. Baina feminismoak gauza asko biltzen ditu. Beste gauza batzuetaz ere hitz egitea, ikastea eta hausnartzea beharrezkoa da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.