Inguruko txokoak ilustrazioetan ikusteko aukera gaurtik, Kabigorrin
Miriam Merinok ondu du erakusketa, eta ilustrazioek osatzen dute. Kabigorrin egongo da ikusgai gaurtik azaroaren 23ra bitartean.
Mirimeba Design diseinu grafikoko eta ilustrazioko estudioaren sortzailea da Miriam Merino; Irunen du bere txokoa, eta irudi korporatiboko, publizitateko, marketin digitaleko eta ilustrazioko diseinu grafikoko lanak egiten ditu, bestak beste.
Berriki erakusketa bat osatu du haren lanekin, eta batez ere inguruko herrietako ilustrazioak biltzen dira bertan; hala nola, Irun eta Hondarribiko txokoak.
Erakusketa hori, gainera, bizilagunen eskura jarriko du gaurtik aurrera, Kabigorrin egongo baita ikusgai azaroaren 23ra arte.

