Eusko Jauraritzako Segurtasun Batzordean izan da Amaya Zabarteren senarra
Alderdi politikoen aurrean gertatutakoa azaldu eta "ausartak" izatea eskatu die.
Amaya Zabarte eta Joseba Novoa. XIMUN LETURIAXimun Leturia Lete Amaya Zabarteren senar Joseba Novoa Gasteizen izan da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Batzordean. 2024ko martxoaren 5ean gertatutakoa azaldu eta alderdi politikoei laguntza eskatu die. Ertzaintzaren aldetik mespretxatuak sentitu direla adierazi zien, eta haien nahia justizia lortzea dela. Horren aurrean, alderdi guztiek haien elkartasuna erakutsi diete, eta Novoak “ausardia” eskatu die, arazoa konpondu dadin.
Orain arte izandako zailtasun eta oztopo guztiak erakutsi ditu Novoak, eta ertzaintzaren “ardi beltzak” kanporatzea eskatu du. “Oldarraldi hura ez zen inoiz-inoiz-inoiz egin behar. Irudiak hor daude. Non dago agente horien profesionaltasuna?”, galdetu du Novoak. Zabartek foam pilotakada bat eta ostikada bat jaso zituen, eta bere senarrak azaldu duenez, “hilzorian” egon zen. Bikotearen esanetan, horrek zauri fisiko eta psikologikoak utzi dizkie.

